"Carne y arena" instalazioa ez da ostegunean irekiko
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagileak sortutako murgiltze zeharkaldi birtualaren irekiera “aldi baterako atzeratu” da, arazo teknikoak direla eta.
"Carne y arena"
“Carne y arena (birtualki presente, fisikoki ikusezin)” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariaren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan martxoaren 12tik ekainaren 20ra programatuta dagoen “murgiltze zeharkaldia”, ez da ostegunean irekiko, zegokion bezala, “arazo teknikoak direla eta”.
Errealitate birtualeko lanak “baldintza tekniko zehatzak eskatzen dituen teknologia berri bat estreinatuko du, eta ekoiztetxea lanean ari da beharrezko kalitate-estandarra lortzeko”.
Oraingoz, bada, “aldi baterako atzeratu” da instalazioa abiatzeko unea, eta lehen egunerako, martxoaren 12rako, sarrerak zeuzkaten lagunek mezu bat jaso dute bisita beste egun batera aldatzeko.
“Carne y arena” instalazioak hamabost minutuko esperientzia bat proposatzen du, errealitate birtualeko sei minutu eta erdiko emanaldia barne, eta “bisitariak ez du migrazioa ikusten: zeharkatu egiten du”.
Zure interesekoa izan daiteke
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da