Sariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Michael B Jordan Sinners SAG sariak
18:00 - 20:00

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan. 

Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean. 

Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiko kartel berriek zinemako zenbait ogibide dituzte protagonista gisa

Ricardo Darin aktore, ekoizle eta zuzendaria izango da Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko kartel ofizialaren protagonista. Jaialdia 2026ko irailaren 18tik 26ra bitarte egingo da. Kartelak Donostiako Wallijai estudioak diseinatu ditu. Darin protagonista den kartelaren kasuan, collagea sortu dute 2024an hartutako erretratu batetik abiatuta. Poster ofizialarekin batera, gainerako sekzioetako kartelak ere eman dira ezagutzera, zinemagintzako ogibideei omenaldi egin nahian. Hala, Darinen irudia duen posterrak interpretaziora garamatza, eta gainerakoek, berriz, honako hauekin dute zerikusia: gidoia (New Directors), soinua (Horizontes Latinos), zuzendaritza (Zabaltegi-Tabakalera), muntaia (Perlak), arte-zuzendaritza (Nest), makillajea (Culinary Zinema), efektu bereziak (Zinemira) eta ekoizpena (Made in Spain). Kartel horiei Klasikoak ekimeneko hiru kartelak gehituko zaizkie laster. Aurten, Jose Giovanni zinegile, eleberrigile eta gidoilari frantsesa omeduko dute hiru kartel horien bidez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X