Beren senetik irten diren pelikulen alde, topa
Adibiderik nahi, behar? Hona hemen txundigarri oso diren pare bat: Maggie Gyllenhaalen The Bride! eta Anders Thomas Jensenen The Last Viking.
Gordeta genuen garagardo lata berezi-berezi bat. Aspalditik gordeta ere. Alberto Vazquezen Dekoratua Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Astean estreinatu zenetik, hain zuzen ere. Hain ederrak, hain mingarriak, hain filosofikoak, hain erromantikoak diren marrazki bizidun horiek babesteko, bultzatzeko eta pantailetarako, sarietarako akonpainamendua egiteko, izugarrizko merchandising egoki eta atrebitua sortu zuten ekoizleek. Hitz egin genuen hemen filmaren sekretuak agerian uzten zituen art-liburuaz, baina ez ginen mintzatu Gordexolako Laugar zerbeza maisu eta maistrekin plazaratu zuten garagardo esklusiboaz. Pale Ale izugarri gozoa zen, eta nazioarteko estreinaldi osteko festa guztietan edan zuten akademikoek, aukeratzaileek eta sarietan botoa emango zuten horiek.
Gordeta nuen nik, altxor, lata horietako bat. Euskal ekoizpena eta euskarazko bertsio ederki taxutua dituen film horrek Goya eskuratu bezain pronto ireki, eta edan. Ez nuen bukatu, baina, beste film biren alde nahi bainuen topa egin ezohiko garagardo horrekin.
Gustuko ditugu gutako hainbatek batere konbentzionalak ez diren zeluloide proposamenak, akastunak izan arren. Egiari zor, akatsak dituzten horiek nahiago, perfekzioa, hobeezintasuna, askotan, gehienetan, hutsa suertatzen baita. Sorkundez garbiak diren fotogramak behin baino gehiagotan sumatzen ditugu, batzuok hutsalak, guztiz kontrakoa lortu nahi duten arren.
Hasi orduko beren onetik, beren senetik joanak, irtenak, abiatuak diren filmak hamaika aldiz nahiago, zin degizuet. Haiekin mozkortzea gozoagoa baita. Errazagoa ere. Zirraragarria, ere bai.
Adibiderik nahi, behar? Hona hemen txundigarri oso diren pare bat: Maggie Gyllenhaalen The Bride! eta Anders Thomas Jensenen The Last Viking.
Aktore lanetan ere ibilia den Gyllenhaalek eskaintzen digun bihurrikeria Guillermo del Tororen Frankenstein markaz fuerakotik harago, oso haratago, doa. Mary W. Shelleyk asmatutako nobela monumentala arakatzen du gutizia aseezinaz, nahikari ekaiztsuz, gormandiza eutsezinaz. 1932an James Whaleren The Bride of Frankenstein maisulana ere hartzen du aitzakia, abiapuntu edo auskalo zer. Gozatu egiten du Bonnie and Clydek gogora eta bihotzera ekartzen dizkion irudi eta manerekin. Barre egiten du, barre fresko, freskagarri eta maltzurra, iaz 50 urte gazte bete zituen The Rocky Horror Picture Show mitikoarekin eta belauniko (belauniko baino, errebelde) jartzen da Jokerren aurrean. Are gehiago, gur egiten dio munduak hain oker ulertu zuen film horren jarraipena izan zen Joker Folie à deux mugarik gabeko horri.
Ez pentsa, ordea, Maggiek aipaturiko horien guztien kopia hutsa luzatzen digunik. Ez. The Bride!-k izaera propioa du. Nortasun matxinoa. Ahal duen endredu guztietan sartzen da animotsu, eta denetatik ateratzen da airos. Horrexegatik hartu genuen guk bere alde Dekoratua filmerako asmaturiko zerbezaren azken aurreko zurrupada.
Tantta batzuk baino ez zitzaizkigun geratzen. Norekin hartuko bagenekien, duda izpirik gabe: The Last Vikingeko pertsonaiekin. Xelebreak dira, gero, bitxiak dira, gero. Gizarte arautu batean ez dute lekurik, ez dute kabidarik. Kartzelan izan dira, eroetxean izan dira. Bakoitzak bere harrikada pertsonala du. Pertsonala eta besterenezina. Alta, besterenezina izan arren, denok partekatzen dugu, maleziarik gabeko konplizitatean. Ez pentsa, otoi, Anders Thomas Jensenen film eztitsua denik. Inolaz ere ez. Hasieran eta bukaeran kontaturiko ipuin zaharrean, pertsonaia guztien hitz eta begiradetan aspaldian hartutako minak agertzen dira. Min horiek pixkatxo baretzen direnean, hartzen dugu guk Dekoratuaren garagardo lata eta tantta horiekin bustitzen dugu guztion etorkizun zalantzazkoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal zinemak irailaren 22an ospatuko du gala handia, Zinemaldian eta EITBren eskutik
Miren Gaztañaga eta Ane Gabarain aktoreek aurkeztuko dute Victoria Eugenia antzokian egingo den gala. Jose Ramon Soroiz aktoreak Zinemira Saria jasoko du, eta Alberto Gastesi gidoilari eta zuzendariak EITBren Egile Berriak saria. ETBk eta ETB ONek zuzenean eskainiko dute.
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.