Zinemaldiaren zuzendari berria aukeratzeko lehiaketa publikoa hasi da
Jose Luis Rebodinosen gidaritza 2026ko abenduaren 31n bukatuko da
Donostiako Zinemaldiaren administrazio kontseiluak (Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuaren Kultura Ministerioak osatzen dute) zinema jaialdiaren zuzendari berria aukeratzeko lehiaketa publikoa abiatu dute gaur, martxoak 4, Zinemaldiak berak ohar batean azaldu duenez.
Batea giza baliabideen arloko aholkularitza-enpresak kudeatuko du prozesua, Jose Luis Rebordinos 2026ko abenduaren 31n kargua utziko duen zuzendaritza nork hartuko duen aukeratzeko.
Oinarrietan zehazten denez:”goi-mailako unibertsitate-titulua, ingeles-maila handia eta euskaraz nahiz gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna dituen pertsona bat haututako da, eta frantsesa jakitea ere balioetsiko da”. Ikus-entzunezkoen eta sormenaren arloko erreferentziazko antolakundeen zuzendaritzan esperientzia izatea ere eskatzen dute, “batik bat zinema-jaialdien arloan, baita beste trebetasun batzuk izatea ere, hala nola lidergo-gaitasuna, taldeen kudeaketa, negoziazioa eta komunikazioa, eta, halaber, finantza eta aurrekontu ezagutzak izatea”.
Hautagaiek curriculum vitaea eta aurkezpen gutun bat bidali beharko dituzte, eta Batearen webguneko inprimakia bete.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da