Zinemaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trueba, Franco, Martin Cuenca eta Villeneuve, sail ofizialean

Alex de la Iglesiaren 'Las brujas de Zugarramurdi' ere emango dute sail ofizialean, baina azken hori lehiaz kanpo. Donostiako Zinemaldia irailaren 20tik 28ra egingo da.
Zinemaldiko Sail Ofizialaren aurkezpena. Argazkia: EFE

Manuel Martin Cuencaren Canibal, Denis Villeneuveren Enemy, Fernando Francoren La herida eta David Truebaren Vivir es fácil filmak Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean lehiatuko dira aurten. Laurak Espainian egindako ekoizpenak dira, eta Madrilen egindako agerraldian aurkeztu dituzte Zinemaldiaren antolatzaileek. Lau film horietaz gain, Alex de la Iglesiaren Las brujas de Zugarramurdi ere emango dute sail ofizialean, baina azken hori lehiaz kanpo. Donostiako Zinemaldia irailaren 20tik 28ra egingo da.

Zuzendari Berriak atalean, Isabel Ayguavivesen El árbol magnético, Aaron Fernandezen Las horas muertas eta Fran Araujok eta Ernesto Novak zuzendutako El rayo emango dituzte.

Perlak sailean, beste lan bat: Sebastian Lelioren Gloria izango da.

Izibene Oñederrak eta Asier Altunak Zabaltegin estreinatuko dituzte euren azken film laburrak. Oñederraren lana Hotzanak, For Your Own Safety da, eta nortasun pertsonalaren gaineko kontrolaren gainean hitz egiten duen animaziozko lana da. Asier Altunaren Zela Trovke, berrriz, krimen baten istorioa kontatzen duen abesti eslovakiar zahar bati buruzko dokumentala da. Luis Berdejo zinemagile donostiarrak, bere aldetik, Violet lana estreinatuko du Zabaltegin. Horiez gain, Family Tour (Liliana Torres Exposito), Mujer conejo (Veronica Chen), El rey de Canfranc (Manuel Priede Gonzalez eta Jose Antonio Blanco), Serrat y Sabina: El símbolo y el cuate (Francesc Relea) eta Sigo siendo (Javier Corcuera) izango dira Zabaltegin.

Azkenik, Belodromoan Oskar Santosen Zipi y Zape y el club de la canica eskainiko dute.

Albiste gehiago zinema

Louis Garrel Zinemaldia Efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irusoinek Nanni Morettiren film berrian parte hartuko du

"Succederà questa notte" Louis Garrel eta Jasmine Trinca protagonista dituen filmaren zati bat Bruce Springsteenek larunbatean Anoetan emandako kontzertuan filmatu zen. Lantaldea uda ostean Gipuzkoako hiriburura itzuliko da.

Korterraza 2024, Artium
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korterrazak aire zabaleko zinema aretoa zabalduko du Gasteizen

Uda osoan, 47 saio egingo ditu film laburren jaialdiak Araba osoan, eta gaurdanik, ekainak 25, hilaren 28ra Gasteizen, Izaskun Arrue Kulturgunean eta Artium museoaren barruko plazan, bilduko du zinema eta musika programazioa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Munduaren akabamendua Aragoiko basamortuan

Zeluloidezko ispilatzeetan barna gabiltza "Sirat"en adoratzaileok, burua erdi sano erdi joana dugula. Igual esnatzen garenean, sendatzen garenean, Nafarroako Errege Bardean gaudela deskubrituko dugu .

Gehiago kargatu