Korterrazak aire zabaleko zinema aretoa zabalduko du Gasteizen
Egunotan, ekainaren 25etik 28ra, Gasteizek hartuko du protagonismo nagusia Korterraza film laburren jaialdiko programazioan. Uda osoan, irailaren 5era arte, egongo da martxan jaialdiaren alderdi ibiltaria, eta Arabako 41herritara iritsiko da, doako 47 emanalditan.
Gasteizen txanda ekainaren 25etik 28rako tartean izango da, eta Artiumera ez ezik Izaskun Arrue Kulturgunera ere iritsiko da programazioa: euskarazko film laburren saio bat egingo dute bertan asteazkenean, hilak 25, 20:00etatik aurrera: Komando Marmitako (Uxue Botas eta Ane Nafarrate), Judoka (Ander Iriarte), Hotz (Lander Castro), Ehiza (Aitzol Saratxaga) eta Dinosaurioak (Koldo Almandoz).
Film laburren emanaldiak Artium barruko plazara mugituko dira ostegunetik, hilaren 26tik aurrera. Ostegunean, 22:00etatik aurrera, El lado más bestia de la vida (José Antonio Campos), Plazer bat (Sonia Estévez), Las cucarachas (Ainhoa Aldanondo), 893 kilómetros (Rubén Guindo), L´Acquario (Gianluca Zonta) eta Lamietxe (Eneko López de Luzuriaga) ikusi ahalko dira
Ostiralean, film labur hauek proiektatuko dituzte: Grecorromanos (Mikel Bustamante), Insalvable (Javier Marco), La Mort (Jesús Martínez, Nota), Chicken Jazz (Imanol Ruiz de Lara), Siesta (Javier Gómez Bello), Pálpito (Marisa Crespo eta Moisés Romera) eta Cólera (Jose Luis Lázaro).
Larunbatean, berriz, beste hauek: La fuerza (Cristina Martín Barcelona eta María José Martín Barcelona), La Mort (Jesús Martínez, Nota), La piscina (Santiago Cardelú-Ruiz-Alberdi eta Pablo Manchado Cascón), Depredador (Javier Fresser), Donde se quejan los pinos (Ed Antoja), Interior / Día (Carolina Hernández Correa), La reina de los idiotas (J. K. Álvarez) eta ¿Cómo que abuela? (Xabi Vitoria).
EITB Saria, Ramón Bareari
Jaialdiak Ramon Barea aktoreari emango dio, ekainaren 28an, “EITB Saria, film laburra babesteari” saria, bilbotar aktoreak film laburretan egindako bideagatik.
Kontzertuak
Korterraza Gasteizek, proiekzioekin batera, kontzertuak eskainiko ditu ekainaren 26tik 28ra bitartean: ostegunean (hilak 26) Mississipi Queen & The Wet Dogs (18:30) eta The Bellrays (20:00) taldeen kontzertuak egongo dira; ostiralean, Still River eta Anaut arituko dira; eta larunbatean Olharizu eta Sex Museum.