Richard Linklaterren film berriak irekiko du Nouvelles Vagues Biarrizko jaialdia
Lapurdiko kostaldeko udalerriak sei eguneko jaialdia abiatuko du gaur, eta Linklater bera, Keira Knightley eta Sofia Coppola, hirugarren edizio honetako ohorezko gonbidatua, hartuko ditu, besteak beste.
“Nouvelle vague”k, Richard Linklater texastar zuzendariaren (Boyhood, After trilogia…) film berriak, inauguratuko du gaur arratsaldean, asteartearekin, Le Théâtre de la Gare du Midin Biarrizko Zinema Jaialdia, Nouvelles Vagues.
Zuzendaria bera proiekzioan izango da, Guillaume Marbeck, Aubry Dullin eta Paolo Luka Noé aktoreekin batera, eta “À bout de soufflé” (Jean-Luc Godard, 1959) Nouvelle Vague frantziar zinema mugimenduaren film aitzindariaren ekoizpena eta filmatze lanak erakusten dituen fikziozko lana euskal publikoarekin ikusi ahalko du horrela Linklaterrek. Zuzendariak, gainera, publikoarekiko elkarrizketa izango du bihar goizean, asteazkenarekin.
Halaber, jaialdiak nazioarteko zortzi film aurkeztuko ditu lehian, Sail Ofizilean, baita batik bat zinemagile gazteek eginiko beste hogei lan ere, beste sail batzuetan. Horien artean izango da, berbarako, Jone batzuetan Sara Fantovaren euskarazko film saritua (ekainak 29, 14:30, Saio Bereziak saila, Royal 1 aretoan), zeinak EITBren parte-hartzea baitu.
Lili Hinstein programazio zuzendariak Nouvelles Vagues jaialdian gaztetasunak duen itzala azpimarratu du: “Nouvelles Vaguesen DNA gaztetasuna da. Gaztetasun hori epaimahaian, hautaketa batzordea, sari berri batean eta aukeratzen ditugun filmetako gazteen begiradan”.
Biarrizko Udalak eta Chanel moda etxeak babesten duten jaialdira etorriko da, gainera, Sofia Coppola hirugarren edizioko ohorezko gonbidatua. Ekainaren 25ean, 11:00etan, “The Virgin Suicides” 25 urte bete berri dituen filma aurkeztuko du, eta publikoaren galderei erantzungo die.
Biarritzen izango da, halaber, Keira Knigthley britainiar aktorea, ekainaren 28an Le Royal zinema aretoan “Rebel without a cause” pelikularen (Nicholas Ray) proiekzio bat aurkezten. Ostegunean, 22:00etan, “The Truman show”ren emanaldia egingo dute hondartzan.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.