“Between goodbyes” dokumentalak irabazi du Zinegoakeko sari nagusia
Zinegoak LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Bilboko jaialdiak gaur bukatu den edizioaren palmaresa iragarri du gaur, itxiera galan. Zinegoak Sari Nagusia, EITBk babestua eta 4.000 euroko balioarekin, Between Goodbyes Jota Munen dokumentalak irabazi du, "pertsona adoptatu baten jatorrirako bidaia gogor eta sendagarri bat kontatzeko erabiltzen den trebetasun eta edertasunagatik”, epaimahaiak nabarmendu duenez.
Dokumentalak Mieke izeneko pertsona queer baten historia kontatzen du; Koreako jatorria du, eta Herbeheretako familia batek adoptatu du. Film luze horrek Lesbianismo eta Genero saria ere irabazi du.
Between Goodbyes izan da DOK kategoriako lan irabazlea. FIK fikziozko lanen kategoriari dagokionez, film irabazlea Sabar Bonda Rohan Parashuram Kanawaderen filmarentzat izan da, "Indiako landa eremu ez exotikoan maitasun zaindua, atsegina, idilikoa eta erlaxatua irudikatzeagatik”, epaimahairen hitzetan.
Narratiba berriekin lotutako KRAK sailean, Santiago Posadak zuzendutako Brigitte, Planeta B lana gailendu da, "queer ekologiaren erreferente handia den Brigitte Baptiste zientzialari kolonbiar, ingurumen-lider eta trans ikonoaren profil konplexu eta intimoa eraikitzeagatik".
Publikoaren saria Angel Morales Ballestaren Arrecife film laburrarentzat izan da, eta Epaimahai Gaztearen saria, Amélie Hardyren Hello Stranger filmarentzat.
Epaimahai seniorrak, bestalde, Nuria Vil eta Alba Dominguezen Delincuente film laburra saritu du, eta Euskal Aktoreen Batasuneko epaimahaiak Sandbag Dam-eko Lav Novosel aktoreari eman dio Fikziozko Film Luzeen Interpretazio Protagonista Onenaren saria.
Azkenik, ZiNaizen saria, 1.000 eurokoa eta EITBk babestua, Markel Zoraquiainentzat izan da, Merezco que me quieran lanagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.