15 filmek hartuko dute parte Zinegoak zinema jaialdiko Sail Ofizialean
Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 22. edizioan, Zero Chou taiwandar zinemagileak jasoko du Ohorezko Saria. "Jone, batzuetan" filmaren Euskal Herriko estreina egingo dute.
15 film lehiatuko dira Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren Sail Ofizialean ekainaren 23tik 30era, hiru sailetan: FIK, DOK eta KRAK (narratiba berriak).
Guztira, 50 jarduera baino gehiago izango dira Bilbon, jaialdiaren kari: proiekzioak, arte eszenikoak, topaketak, jardunaldi profesionalak, jaiak...
Alaitz Arenzana Zinegoakeko zuzendariak 22. edizioaren berrikuntza nagusiak azaldu ditu gaur, aurkezpen prentsaurrekoan: "Aurten disidentzietatik sortzen ditugun erresistentzia eta afektuen sareetan jarri dugu arreta, egitura tradizionaletatik haratago doazen ereduak birpentsatu ahal izateko.
Film luzeez gain, 30 film labur lehiatuko dira Sail Ofizialean, eta, "Haurtzaroa eta Nerabezaroa" eta "Emakume Zuzendariak" ohiko zikloez gain, edizio honetan Zinegoakek ziklo berri gehiago izango ditu: "Maitasun sareak" eta "Erresistentzia eremuak". Horietan, "gorroto diskurtsoak areagotzen ari diren honetan borroka politiko aktiboa mantentzearen garrantziaz hausnartzera" gonbidatu nahi dute publikoa, eta "Geroa oroimenetik" zikloan iraganari begiratuko diote, "etorkizun kontzienteagoa eraikitzeko".
Jaialdia ekainaren 23an hasiko da, Arriaga Antzokian, eta Zero Chou taiwandar zuzendariak Zinegoak 2025 Ohorezko Saria jasoko du inaugurazio ekitaldi horretan,
Ekitaldiaren ondoren, "Jone, batzuetan" filmaren Euskal Herriko estreinaldia egingo dute. Sara Fantova zuzendariaren opera prima da, eta FIK sail ofizialean lehiatuko da.
SARIA
"Jone, batzuetan" saritu dute D'A Festival Cinema Barcelona jaialdian
Fantovaren lanaz gain, sei euskal film laburrek parte hartuko dute Zinegoaken: ¿Dónde estás? (Marina Moreno Novoa), Judoka (Ander Iriarte), Maitemina (Erik Rodríguez Fernández), Inkognita (Julen Gorosabel), Azkena (Ane Inés Landeta, Lorea Lyons) eta La raíz (Isabel Sáez Pérez).
Jaialdiaren itxiera ekitaldia ekainaren 30ean izango da, astelehenarekin, Bilborocken, eta bertan 22. edizioaren palmaresa ezagutaraziko da, EITBk babestutako Zinegoak Sari Nagusia barne.
Gainera, behin bukatuta, jaialdiak bere leiho digitalean jarraituko du EITBren Primeran plataforman, jaialdian parte hartu duten filmen kanal batean.
Zinegoak jaialdiaren programazio osoa webgunean kontsulta daiteke.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.