Epaimahaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jane Campion, 2014ko Cannes zinemaldiko epaimahaiko presidentea

Cannesko zinemaldian, Urrezko Palma jaso duen emakume bakarra da eta datorren edizioan epaimahaiko presidentea izango da, maiatzaren 14tik 25era.
Jane Campion (erdian), Cannes 2009n. Argazkia: EFE
Jane Campion (erdian), Cannes 2009n. Argazkia: EFE

Jane Campion Australiako zinemagilea (Cannesko zinemaldian Urrezko Palma jaso duen emakume bakarra) epaimahaiko presidentea izango da maiatzaren 14tik 25era egingo den Cannesko zinemaldian.

"Zinemagintzaren beste mito bat da", adierazi dute ohar batean, iaz Steven Spielbergek Campionen tokia hartu ostean. "The Piano" pelikularekin, zinemaldiaren sari nagusia eskuratu zuen zuzendariak 1993an.

1986an ere Urrezko Palma jaso zuen film labur batengatik, "kasu bakarra Cannesko zinemaldian", adierazi du jaialdiak ohar batean. Zuzendariak adierazi zuenez, 1986an izan zen lehen aldiz eta ordutik "zinemagintzaren adierazpen handienetarikoaren inguruko mirespena gero eta handiagoa da".

Gilles Jacob jaialdiaren presidenteak esan duenez, Cannesek zuzendariaren ibilbidea markatu du eta bere estiloan zerikusia izan du. "Jane Campion jaio zen orduan. Eta berarekin, estilo bat. Gero 'Sweetie', 'The Piano' eta 'Bright Star' lan berriena heldu ziren. Hainbeste emozioren ostean, 'Nire Lady Jane' deitzen diot".

"Bright Star" da Jane Campionen azken lana, Keats olerkariaren biografia. 2009an lehiaketan izan zen Franziako zinemaldian. Gerora, zuzendari australiarrak "Top of the Lake" telesaila zuzendu du, publikoaren eta kritikaren harrera ezinhobea lortuz.

Zure interesekoa izan daiteke

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X