Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bob Hoskins aktorea hil da

"Super Mario Bros", "Who Framed Roger Rabbit" eta "Hook" filmetako protagonista izan zen, beste askoren artean. Zinemaldiaren Donostia Saria eman zioten 2002an.
Bob Hoskinsek Donostia Saria jaso zuen 2002an. Argazkia: Zinemaldia
Bob Hoskinsek Donostia Saria jaso zuen 2002an. Argazkia: Zinemaldia

Bob Hoskins aktor britainiarra hil egin da 71 urte zituela pneumonia baten ondorioz, bere publizistak jakinarazi duenez.

Bob Hoskinsek Zinemaldiaren Donostia Saria jaso zuen 2002an.

"Gure Bob maitea galdu dugu eta suntsituta gaude", azaldu dute agiri batean Linda bere emazteak eta Alex, Sarah, Rosa eta Jack seme-alabek.

"Bob atzo gauean hil zen ospitalean, bere senideek lagunduta, pneumoniak jota. Errespetua eta pribatutasuna eskatu nahi dugu eta babes mezuak eskeratzen ditugu", azaldu du.

"Super Mario Bros", "Who Framed Roger Rabbit" eta "Hook" filmetako protagonista izan zen Hoskins, beste askoren artean. Parkinson gaitza zuen azken urteotan eta erretiroa hartu zuen 2012an.

Irabazi zituen sarien artean Aktore Onenaren saria eskuratu zuen Urrezko Globoetan eta BAFTA saria sail berean. 'Mona Lisa' filmagatik eskuratu zituen sariak eta pelikula horrengatik Oscar sarietarako izendatua egon zen. 'Mermaids' (1990), 'Hook' (1991), 'Super Mario Bros' (1993) eta 'Nixon' (1995) daude bere film esanguratsuenen artean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Itzalak argitzen": Euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala

Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok Itzalak argitzen dokumentala ondu dute, 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X