Albiste da
Filmatzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oliver Stonek Snowdenen inguruko ‘biopic’a filmatuko du, Alemanian

Besteak beste “Platoon” eta “JFK” pantailaratu dituen zuzendariak otsailean ekingo dio CIAren hainbat dokumentu sekretu azaleratu dituen agente ohiari buruzko istorioa filmatzeari.
Oliver Stone, 2013ko Zinemaldira egindako bisitan.
Oliver Stone, 2013ko Zinemaldira egindako bisitan.

Oliver Stone zinema zuzendari estatubatuarra, hiru Oscar sariren eta Urrezko lau Globoren irabazlea, otsail hasieran hasiko da Edward Snowden Errusian errefuxiatutako CIAko agente ohiaren inguruko “biopic”a filmatzen. Alemanian, Bavaria eskualdean, ekingo diete lanei, Cineuropa webguneak iragarri duenez.

 

Edward Snowden informatzaileari buruzko proiektuaren sorburua “The Snowden Files” Luke Harding “The Guardian”eko kazetariaren liburua da. Gainera, gidoia idazten ere jardun du Hardingek, Stonerekin berekin eta Kieran Fitzgeraldekin batera.

 

Gainera, Stonek Anatoli Kucherena Snowdenen lege aholkulari eta “Time of the octopus” eleberriaren idazlearen laguntza ere izan du.

Filmean, AEBko Segurtasun Agentzia Nazionaleko langilea Hawaiitik Hong Kongera joango da, munduari AEBren zaintza programaren berri emateko. Ordutik aurrera, mundu osotik bila hasiko zaizkio.

 

Hong Kongen eta AEBn ere filmatuko dute lana.

Snowden, “proiektuarekin pozik”

Snowden “oso pozik” agertu da Stoneren asmoarekin, eta Stonek, bestalde, “heroitzat” hartu du Snowden; “Julian Assange bezala, heroia da”.

Zure interesekoa izan daiteke

Singular
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EITBren parte-hartzea duen Alberto Gastesiren "Singular" thrillerra zinema-aretoetan ikusgai dago

Filma Sitgesen estreinatu zen, eta Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey ditu protagonista. Dianaren eta Martinen istorioa kontatzen du. Semea hil eta hamabi urtera, bikoteak lakuko bere etxe zaharrean berriz elkartzea erabakitzen du. Hildako semearen antza duen gazte enigmatiko bat etxean agertzen denean, antzinako sekretuak eta susmo berriak argitara ateratzen dira.

Gehiago ikusi