Amenabarren 'Regression' filmak zabalduko du 2015eko Zinemaldia
"Regression" filmak, Alejandro Amenabarren pelikula berriak, Donostiako 63 Zinemaldia zabalduko du. Lehen aldiz hartuko du parte zuzendariak Sail Ofizialean, nahiz eta lehiaketaz kanpo egingo duen.
Kursaalen emango dute filma, irailaren 18an, Zinemaldiak ostiral honetan jakitera eman duenez. Egun horretan bertan hasi eta hilaren 26an bukatuko da Zinemaldia.
Ethan Hawke, Emma Watson, David Thewlis eta David Dencik aktoreak daude aktoreen zerrendan. Amenabarrek, film berri honetan, "Tesis", "Abre los ojos" eta "Los otros" pelikuletan ere landu zuen thriller psikologikora bueltatzen da. Detektibe bat dago historiako erdian (Ethan Hawke), emakume gazte baten auzia ikertzen duena (Emma Watsonena, alegia); emakumeak bere aitari krimen aitorrezina egozten dio (David Denciki).
1990eko Minnesotan dago girotuta pelikula. Kanadan filmatu dute, ingelesez. Zinema-aretoetan urriaren 2an estreinatuko dute.
"London Road" pelikulak emango dio amaiera aurtengo ekitaldiari
Bestalde, "London Road" pelikula britainiarrak, Rufus Norrisenak, emango dio amaiera Zinemaldiaren 63. ekitaldiari.
Film honek, lehiaketaz kanpo, Torontoko Zinemalditik ere igaro da. BBC Films, British Film Institute eta National Theatrek ekoiztuta dago, gidoia Alecky Blytherena da eta musika Adam Corkena.
Pelikula musikal baten egokitzapena da. Bi urtez egon da, arrakasta handiz, National Theatren.
Albiste gehiago zinema
“Between goodbyes” dokumentalak irabazi du Zinegoakeko sari nagusia
LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Bilboko jaialdia gaur bukatu da. Europan adoptatutako pertsona batek Koreako jatorrira egindako bidaia kontatzen du film irabazleak.
Tabakalerak “Urrearen Kimera” filmaren bertsio zaharberritu bat estreinatuko du
Charles Chaplinen pelikula 4K kalitatean itzuliko da pantaila handira ostegunean, ekainak 26, berorren estreinaren mendeurrena ospatzeko.

Irusoinek Nanni Morettiren film berrian parte hartuko du
"Succederà questa notte" Louis Garrel eta Jasmine Trinca protagonista dituen filmaren zati bat Bruce Springsteenek larunbatean Anoetan emandako kontzertuan filmatu zen. Lantaldea uda ostean Gipuzkoako hiriburura itzuliko da.
Korterrazak aire zabaleko zinema aretoa zabalduko du Gasteizen
Uda osoan, 47 saio egingo ditu film laburren jaialdiak Araba osoan, eta gaurdanik, ekainak 25, hilaren 28ra Gasteizen, Izaskun Arrue Kulturgunean eta Artium museoaren barruko plazan, bilduko du zinema eta musika programazioa.
Richard Linklaterren film berriak irekiko du Nouvelles Vagues Biarrizko jaialdia
Lapurdiko kostaldeko udalerriak sei eguneko jaialdia abiatuko du gaur, eta Linklater bera, Keira Knightley eta Sofia Coppola, hirugarren edizio honetako ohorezko gonbidatua, hartuko ditu, besteak beste.
Zero Chou: "Borrokatzeari utziz gero, baliteke ostera ere ilunpetan murgiltzea"
Hoho Liu taiwandar argazkilaritza zuzendariak Zinegoak LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Bilboko jaialdiaren Ohorezko Saria jaso du bart, Zero Chouren izenean.
El Gran Wyoming da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko kartel ofizialeko protagonista
Urriaren 31tik azaroaren 7ra egingo dute Donostiako zinema jaialdiaren 36. edizioa. Espainiar aurkezle, aktore eta musikaria "Eraserhead" David Lynch zenaren lehen filmeko protagonista bihurtu da kartelerako.
Munduaren akabamendua Aragoiko basamortuan
Zeluloidezko ispilatzeetan barna gabiltza "Sirat"en adoratzaileok, burua erdi sano erdi joana dugula. Igual esnatzen garenean, sendatzen garenean, Nafarroako Errege Bardean gaudela deskubrituko dugu .
Zinemagileen "Tabakalera Belaunaldia"ri gorazarre, asteburuan Donostian
Kultura zentroaren 10. urteurrenaren harira, Zinemaldiak, Elías Querejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiak eta Tabakalerak osatzen duten ekosistemaren abaroan hazi den zinemagile belaunaldia omenduko dute asteburu honetan.