Zinema Euskaraz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Ozzy' animaziozko filma euskaraz estreinatuko dute

EAEko eta Nafarroako zortzi zinema aretotan ikusi ahalko da euskaraz Ozzy txakurraren abenturak kontatzen dituen filma.
Ozzy

Zinema Euskaraz Zineuskadi elkarteak sustatzen duen programak euskaraz eramango du Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zortzi zinema aretotara "Ozzy" animaziozko film espainiarra. Hain zuzen, Derion (Gurea Aretoa), Durangon (Zugaza), Getxon (Getxo Zinemak), Iruñean (La Morea), Bilbon (Multis), Gasteizen (Florida), Donostian (Antiguo Berri) eta Errenterian (Niessen Zinemak) ikusi ahal izango da filma euskaraz.

Zineuskadi elkarteak jakinarazi duenez, Alberto Rodriguezek zuzendutako eta Nacho La Casak ekoitziriko filmari Asier Hormaza, Julen Agirrezabala, Miren Arabanburu, Aitor Gabilondo, Kepa Cueto, Kandido Uranga, Iñaki Beraetxe eta Mañu Elizondo aktoreek jarri diote euskaraz ahotsa.

Pelikularen abiapuntua Ozzy untxariaren kontakizuna da. Erregeen pare bizi den beagle arrazako txakur maitagarri eta baketsua da, baina familiak Japoniara bidaiatuko du eta, ondorioz, txakurrentzako bainuetxe batean utzi beharko dute maskota. Bainuetxea ez da luxuzko txakurrentzako hotela, ordea, Blue Creek bat baita, hau da, kartzela moduko bat. Kale-txakurrez gainezka dagoen eremu horretan indartsuenak agintzen du, eta Ozzyk bere lagun berrien laguntza izango du bizirauteko: Chester, Fronky eta Doc. Onik ateratzea izango dute helburu.

Albiste gehiago zinema

Nagore Aranburu eta Jose Ramon Soroiz, "Maspalomas"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Maspalomas” Moriartitarren film berriaren lehen irudiak

EITBk Moriarti hirukotearen film berriaren lehen trailerra estreinatu du.  Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik (Marco, La trinchera infinita, Handia, Loreak…) zuzendu duten filmaren protagonistak Jose Ramon Soroiz eta Nagore Aranburu dira. Vicenteren bizitza du kontagai: Kanarietan bizitzaz gozatzen ari dela, Donostiara itzuli beharko du eta, adinekoen etxe batean sartzen dutenean, homosexuala dela ezkutatuko du. EITBren parte-hartzea duen filma irailaren 26an iritsiko da zinema aretoetara. 

Gehiago kargatu