Euskarazko hiru ekoizpen jasoko ditu Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialak
“Maspalomas” Moriarti hirukotearen filma Maskorretarako lehian izango da, eta “Karmele” Asier Altunaren filma eta “Zeru ahoak” Koldo Almandozen seriea, lehiatik kanpo. Donostiako Zinemaldiak aurtengo programazioan egongo diren Estatuko ekoizpenak aurkeztu ditu gaur, Madrilen.
Maspalomas Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendu duten filma, Karmele Asier Altunaren film luzea eta Zeru ahoak Koldo Almandozen seriea Donostiako Zinemaldiaren 73. edizioko Sail Ofizialean egongo dira; lehena, Urrezko Maskorrerako zein gainerako sari ofizialetarako lehian, eta, gainerako biak, lehiaz kanpo. Hiru ekoizpenok EITBren parte-hartzea dute, eta Sail Ofizialean inoiz izan den euskarazko lehen seriea da Zeru ahoak.
Gainera, Los tigres euskal koprodukzioa, Alberto Rodriguez andaluziar zuzendariaren azken filma, ere lehian izango da Zinemaldiko sail nagusian.
Donostiako Zinemaldiak irailaren 19tik 27ra, aurtengo edizioan, Gipuzkoako hiriburuan ikusgai izango diren Espainiako Estatuko filmen aurkezpena egin du gaur Madrilen, eta euskal zinemak –esan gabe doa– ordezkaritza sendoa izan du ekitaldi horretan.
Sail Ofizialetik haratago, Aro berria Irati Gorostidiren filma New Directors sailean lehiatuko da, etorkizun handiko zinemagileen lehen edo bigarren film luzeak hautatzen dituen atalean, eta Zabaltegi-Tabakalera atalean El último arrebato dokumentala (Marta Medina eta Enrique López Lavigne) eta Bariazioak film laburra (Lur Olaizola) ikusigai izango dira. Hiru lan horiek ere EITBren parte-hartzea dute.
Horizontes Latinos atalean, La misteriosa mirada del flamenco euskal koprodukzioa aurkeztuko dute.
Maspalomas Moriarti hirukotearen (80 egunean, Loreak, Handia, La trinchera infinita…) film berria da, Aitor Arregik eta Jose Mari Goenagak zuzendua oraingoan. Jose Ramon Soroiz eta Nagore Aranburu dira pelikulako protagonista nagusiak, eta Kanarietan zegokion bizimodua izan eta gero Donostiara bueltan, adinekoen etxe batean sartzen dutenean, homosexuala dela estaltzea erabakiko duen gizon adineko baten istorioa du kontagai.
Karmele Asier Altunaren (Amama, Bertsolari, Aupa Etxebeste!, Agur, Etxebeste) filmak Elkarrekin esnatzeko ordua Kirmen Uriberen eleberria du abiapuntu, eta Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren bizitza kontatzen du: 1936ko gerraren ondorioz Frantzian eta Venezuelan erbesteratu eta gero, Euskal Herrira itzuliko dira.
Zeru ahoak Koldo Almandozen seriea, bestalde, Hondar ahoak thriller beltzaren jarraipena da; 35 minutuko lau atalez osatuta dago, eta Nagore Aranburu bera (Karmelen ere agertzen da Aranburu), Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga, Ramon Agirre eta Sara Cozar ditu aktore-taldean..
Aro berria filmak printzipio iraultzaileak arlo zabalagoetatik eremu intimoagoetara eramateaz dihardu, El último arrebatok Arrebato filmaren eta Ivan Zulueta haren zuzendariaren atzeko misterioei begiratzen die, eta Bariazioak film laburrak liburuak konpontzen dituen bitartean honetaz eta hartaz hitz egiten duen hirukote bat du protagonista.
Halaber, jakina denez, Klasikoak sailak 80ko hamarkada erdialdeko euskarazko lau film ertain proiektatuko ditu, Euskadiko Filmategiaren eta EITBren bitartez zaharberrituta: Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungría, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985) eta Oraingoz izen gabe (José Julián Bakedano, 1986).
Zure interesekoa izan daiteke
Ricardo Darin, Zinemaldiaren 74. edizioko karteleko protagonista, Donostiara itzuliko da
Darin protagonista duen Lo dejamos acá filma zine-jaialdiaren programan sartzea aktoreari omenaldia egiteko modua da; 2017an Donostia Saria jaso zuen.
Brad Pittek Donostia bisitatuko du berriro ere Zinemaldiaren 74. edizioan
Aktore estatubatuarra Gipuzkoako hiriburuan izango da Heart of the Beast filmarekin; Sail Ofizialean proiektatuko da, lehiaketatik kanpo.
100 urte, Rodolfo Valentino Hollywoodeko lehen izar handia hil zela
100 urte bete dira gair Rodolfo Valentino hil zela, Hollywoodeko lehen izar handitzat hartzen dena. Arrakasta handia lortu zuen italiarrak eta oso gazte, 31 urterekin hil zen. Bere heriotzak inoiz ikusi gabeko fenomenoa eragin zuen: 100.000 pertsona baino gehiago bildu ziren hiletan, eta miresleen artean suizidioak ere izan zirela zabaldu zen.
21 film ariko dira 74. Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera Saria irabazteko lehian
Maria Alche eta Benjamin Naishtaten 'Pedro en el país' filmak emango dio hasiera sekzioari, eta Isaki Lacuestaren 'Jaleos' filmak itxiko du. 13 film luze, 7 labur eta film ertain bat borrokatuko dira saria eskuratzeko, eta ikus-entzunezko performance bat izango da lehiaketatik kanpo, Albertina Carri zinemagile eta idazlearen eskutik.
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.