Zinema
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Gaua" eta "Decorado" euskal ekoizpenak Sitgeseko zinema jaialdian lehiatuko dira

Paul Urkijoren film berria eta Alberto Vázquez galiziarraren animaziozko lana urriaren 9tik 19ra Kataluniako kostaldeko herrian egiten den zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira.
"Gaua" filmaren fotograma bat
"Gaua"

Gaua Paul Urkijoren hirugarren film luzea eta Decorado Uniko bilbotar ekoiztetxearen lana, Alberto Vazquez galiziarraren animazioko pelikula, Sitgesen lehiatuko dira, fantasiazko zinemaren nazioarteko Kataluniako jaialdiaren 58. edizioan.

Bi filmok EITBren parte-hartzea dute, eta gaur iragarri dute bertan proiektatuko direla urriaren 9tik 19ra egingo dute jaialdiaren antolatzaileek, prentsaurrekoan. 

Urkijoren (Errementari, Irati) hirugarren film luzearen, zinemetara azaroaren 14an iritsiko den istorioaren, protagonistak Yune Nogueiras, Ane Gabarain, Elena Irureta eta Iñake Irastorza dira, eta euskal mitologia du ardatz pelikulak: "Sorgin ehiza betean, Kattalin, senarrarengandik ihesi, bere baserritik aterako da gauaren erdian. Baso beltzean galduko da eta bere atzetik segika duen presentzia bat sentituko du. Ihesean dabilela, hiru emakume maitagarrirekin topo egingo du. Horiek, arropa garbitu bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak kontatzen dizkiete elkarri. Kattalinen harridurarako, bera izango da istorio horien protagonista", dio sinopsiak.

Decorado Albert Vazquez galiziarraren (Unicorn Wars, Psiconautas…) film luzeak izen bereko film laburra du oinarri, 2016ko animaziozko film labur onenaren Goya sariaren irabazlea.

Harreman baten gainbehera eta horrek inguruko munduan duen eragina hartzen ditu hizpide Uniko bilbotar etxeak ekoitzitako lanak. Umore satirikoko alegia existentzialista da.

Lan horiez gain, Alpha Julia Ducournauren filmak irekiko du jaialdia, eta Peter Chan zuzendari eta ekoizlea, Gale Ann Hurd estatubatuar ekoizlea, Dominique Pinon frantses aktorea eta Hugo Stiglitz mexikar aktorea sarituko dituzte.

Gainera, bere lana aurkeztuko dute Johanna Moder, Mary Bronstein, Eduardo Casanova, Rose Byrne, Dylan Southern, Ben Leonberg eta John Mclean zinemagileek, besteak beste. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Azken agurra'ren lehen irudiak: Koldo Almandozen film berriaren trailerra estreinatu dugu

Euskaraz filmatutako dramedia existentzialistak bizitza eta heriotza ditu ardatz, ironia, samurtasuna eta umorea uztartuz. Iñigo Azpitarte eta Izaro Nieto dira protagonistak, hileta zibilak antolatzen dituen enpresa baten jabea eta bertan praktikak egiten dituen gaztea hurrenez hurren. 'Azken agurra' Zinemaldiko Sail Ofizialean, Proiekzio Berezien barruan, aurkeztuko da, eta Koldo Almandozen hirugarren film luzea da, Sipo Phantasma eta Oreina lanen ondoren. Garabi Films eta Txintxua Films ekoiztetxeen koprodukzioa da, Frakasa Films AIEren bitartez, eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, EITBren babesa eta partaidetza izan du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiak "Subijana, más allá de un bigote" estreinatuko du, sukaldaritzako maisuaren bizitzara eta suetara hurbiltzeko lana

Jorge Fernandez Mayoralen eta Jesus Javier Ruiz Aquerretaren ez-fikziozko lan berria Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dute, Culinary Zinema sailaren barruan. Subijana, más allá de un bigote izenburupean eta EITBren parte-hartzearekin, Pedro Subijana sukaldari gipuzkoarraren kontakizun intimo eta pertsonala eskaintzen du filmak; gure gastronomiaren eraldaketa eta modernizazio handian funtsezko irudia eta Euskal Sukaldaritza Berriaren bultzatzaile nagusietako bat izan denaren erretratua, hain zuzen ere. Gainera, dokumentala euskal zinemaren Irizar sarirako hautagaia ere izango da jaialdian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X