Zinema
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Jone, batzuetan" Sara Fantovaren filma irailaren 12an estreinatuko dute

Malagako zinema jaialdian eta D’A Film Festivalen sariak jaso eta gero, Josean Bengoetxea eta Olaia Aguayo protagonista dituen pelikula zinema aretoetara iritsiko da.
Josean Bengoetxea eta Olaia Aguayo, "Jone, batzuetan" filmean
Josean Bengoetxea eta Olaia Aguayo, "Jone, batzuetan" filmean

Jone, batzuetan Sara Fantova zuzendariaren (Bilbo, 1993) lehen film luzea irailaren 12an estreinatuko dute zinema aretoetan. Malagako zinema jaialdian estreinatu zuten filma, martxoan, eta zuzendaritza onenaren saileko aipamen berezia lortu zuen, baita Impulso Colectivo saria ere, Bartzelonako D’A Film Festivalen. Joan den hilean, Zinegoak LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Bilboko jaialdia ireki zuen.

Jone, batzuetan euskarazko filmak Joneri begiratzen dio: parkinsonak aitari gero eta nabariago erasaten dion bitartean, Jone lehenengoz maiteminduko da, Olgarekin, Bilboko Aste Nagusi betean.

Olaia Aguayo da filmaren protagonista, zinemarako egin duen lehen lanean, eta ondoan ditu Josean Bengoetxea, Ainhoa Artetxe eta Elorri Arrizabalaga umea, besteak beste.

EITBren parte hartzea duen filma irailaren 12tik aurrera ikusi ahalko da zinema aretoetan.

Albiste gehiago zinema

Nagore Aranburu eta Jose Ramon Soroiz, "Maspalomas"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Maspalomas” Moriartitarren film berriaren lehen irudiak

EITBk Moriarti hirukotearen film berriaren lehen trailerra estreinatu du.  Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik (Marco, La trinchera infinita, Handia, Loreak…) zuzendu duten filmaren protagonistak Jose Ramon Soroiz eta Nagore Aranburu dira. Vicenteren bizitza du kontagai: Kanarietan bizitzaz gozatzen ari dela, Donostiara itzuli beharko du eta, adinekoen etxe batean sartzen dutenean, homosexuala dela ezkutatuko du. EITBren parte-hartzea duen filma irailaren 26an iritsiko da zinema aretoetara. 

Gehiago kargatu