Urtarrilak 6-13
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dock of the Bayk musikari buruzko hogei dokumental eskainiko ditu Donostian

Musikako Zinema Dokumentalaren Donostiako jaialdiaren 11. edizioa urtarrilaren 6tik 13ra egingo dute.
"Cassette: A Documentary Mixtape" dokumentala ikusi ahalko da, bestak beste
"Cassette: A Documentary Mixtape" dokumentala ikusi ahalko da, bestak beste

Dock of the Bay Musikako Zinema Dokumentalaren Donostiako jaialdiaren 11. edizioa urtarrilaren 6tik 13ra egingo dute. Aurten, programazioak hiru sail izango ditu: Sail Ofiziala, lehiaketan sartuko diren musikako zortzi dokumentalekin (besteak beste, “Atrapados por la serpiente” Cancer Moon getxoztar taldeari buruzko lana erakutsiko dute bertan); Paint in Black atzera begirako saila; eta Perfect Day, nazioarteko musika dokumentalen ekoizpenaren barruan lanik aipagarrienak bilduko dituena.

Jaialdiak orotara eskainiko dituen 20 filmak Antzoki Zaharrean eta Trueba zinema aretoetan ikusi ahalko dira.

Dokumentalei, gainera, bestelako jarduerak batu dizkiete arduradunek: Ikusle Berriak saila; Gogoeta Seminarioaren hirugarren edizioa; Johnny Hallydayren biografia bat; Kutxa Kulturrekin lankidetzan eginiko erakusketa bat, eta, nola ez, musika programazioa (Kokoshca taldearen kontzertua Kutxa Kultur Kluba aretoan ostegunean, hilak 11, besteak beste).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Itzalak argitzen": Euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala

Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok Itzalak argitzen dokumentala ondu dute, 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X