Ezagutu 'Oreina' filmeko protagonistak
Khalil gazte arroztua hiriaren aldirietan bizi da, industrialdea ibaiarekin eta padurarekin elkartzen den lekuan. Khalil ahal bezala ateratzen da aurrera, eta ezkutatutako agure batekin ematen ditu egunak. Agurea ibaiertzean bizi da, anaiarekin, baina urteak dira harekin hitz egiten ez duela. Paduraren ertzean, itsasaldiek markatzen dute amodioaren eta desamodioaren, adiskidetasunaren eta mendekuaren denbora. Hori da Oreina Koldo Almandozen (Donostia, 1973) filmak kontatzen duen istorioa.
EiTBren parte-hartzea duen istorioa kontatzeko, Almandozek bazterreko bezain egunerokoak diren bost pertsonaia irudikatu ditu: Khalil, Jose Ramon, Martin, basozaina eta Joana.
Khalil: Bizirauteko lehian
Laulad Ahmedek Khalil gazte deserrotuaren papera egiten du. Hiriaren periferian bizi da, industrialdeak ibaiarekin eta padurarekin bat egiten duten tokian. Droga salerosketak, maitasun kontuetako desengainuek eta lagun zahar batekin duen adiskidetasunak markatzen dute bere bizitza.
Errefuxiatu sahararra da Ahmed, eta bere bizipen propioak filmeko pertsonaiarengan islatzen dira. Paper horrekin parte hartu du lehen aldiz film batean, eta, beretzat esperientzia guztiz berria izan arren, Lauladek konpromiso irmoa erakutsi zuen entseatu eta ikasteko garaian. Hasiera-hasieratik izan da beste taldekide bat, eta une oro lagundu du filmaketan giro ona sortzen.

Jose Ramon: Bertako animalia
Patxi Bisquert Jose Ramon izango da filmean, bizileku duen naturagune basatian guztiz integratuta dagoen paduratar bat. Bakartia eta isila, ezkutuko arrantzan aritzen da. Gauero-gauero itsasadarrera irteten da txalupan Khalilekin, angula preziatuen bila.
1981ean aritu zen zinemagintzan lehen aldiz Bisquert, Imanol Uriberen Segoviako ihesa filmean. La conquista de Albania (Alfonso Ungría, 1983) eta Akelarre (Pedro Olea, 1984) filmetan lan egin eta gero, Montxo Armendarizen Tasio lanaren bidez lortu zuen aitortza.
Hogeita hamar bat filmetan hartu du parte, eta telebistan eta antzerkigintzan ere aritu da. Horretaz gain, gidoilari, produktore eta zuzendari gisa ere egin du lan.

Martin: Animalia migratzailea
Ramon Agirre Martin izango da, liburu artean bizi den irakasle bat. Martin aspaldi joan zen atzerrira, eta duela gutxi itzuli da berriz etxera. Familiako etxean bizi da Jose Ramon anaiarekin, baina urteak daramatzate elkarri hitzik esan gabe. Bat-batean, gazte atzerritar bat iritsiko da haien bizitzara. Orduan hautsiko da isilaldi luzea.
Ramon Agirrek Arkitektura ikasi zuen Valladoliden eta Donostian, eta interpretazio-ikasketak egin zituen Antzertin, Eusko Jaurlaritzaren Arte Dramatikoko Eskolan. Aktore gisa aritu da lanean zineman, antzerkian eta telebistan, 1983an Bruno Carrièrek telebistarako egin zuen Txirula Miresgarria filmean debuta egin zuenetik.

Basozaina: Harraparien harraparia
Iraia Eliasek basozainaren papera egingo du. Profesionala da, parkea zaintzea da bere lana, eta horregatik arituko da Jose Ramon eta Khalilen ezkutuko ibilaldien atzetik. Ez du ezer pertsonalik haien kontra. Harraparien harraparia da. Errespetua nahi du, besterik ez.
Irakasle-ikasketak egin ditu Eliasek, eta Hezkuntza Berezian espezializatu da. Horrez gain, Pedagogia Sistemikoko masterra egin du, eta clown, dantza, bikoizketa eta antzerkigintzako prestakuntza jaso du Estatuko hainbat zentrotan eta Buenos Airesko antzerkigintzaren eta mugimenduaren nazioarteko Cabuia eskolan (Argentina).
Antzerki munduan aktore eta sortzaile gisa 10 urteko ibilaldia egin eta gero, zineman estreinatu zen Amama filmarekin (Asier Altuna, 2015). Lan horri esker, emakumezko aktore berri onenaren Goya Sarirako izendapena lortu zuen 2016an.
Azkenaldian, antzerkigintzako zenbait produkziotan egin du lan: A lurpean (Amancay Gaztañaga, 2018), Agur eta dolore (Kamikaz kolektiboa eta Ttak teatroa, 2018), Sherezade eta tipularen azalak (Vaivén Producciones eta Chapitô konpainia, 2018) eta Zuek (Rouge Eléa, 2015).

Joana: Animalia kaiolatua
Erika Olaizolak Joanaren papera egingo du. Neska gazte bat da, gustatzen ez zaion lan batean aitarekin eta herriko gazte guapo eta dirudunarekin duen harremanean harrapatuta egoteko gazteegia. Ihes egin nahi du. Borroka bizian dago, gauza bat egin nahi duelako baina guztiek beste zerbait espero dutelako. Khalil gustatzen zaio, baina uste du harreman hori ez dela inora iritsiko.
Andoaingo Zinema eta Bideo Eskolan errealizadore titulua eskuratu eta gero, Erikak bere prestakuntza osatu du hainbat ikastarorekin.
Telebistan, Goenkale (Olatz Beobide, 2012) eta Conociendo el País Vasco (Producciones Baule, 2006/07) produkzioetan egin du lan. Antzerkigintzan ere aritu da: Lur (Getari Etxeragai, 2018), Francoren bilobari gutuna (Ximun Fuchs, 2016/17), Euli giro (Colectivo Kamikaz, 2014), Traganarru (Urki Muguruza, 2013), Lotsagabe (Dorleta Urretabizkaia, 2011), Eguzkilore (Grupo Hortzaka, 2009/12) eta Zutani (Erika Olaizola, 2012).

Zure interesekoa izan daiteke
Brigitte Bardot aktore frantziarra hil da, 91 urte zituela
Aktore eta abeslaria Frantziako zinemaren ikonoa eta 1950eko eta 1960ko hamarkadetako ikur erotikoa izan zen.
“Salitre” Nagore Aranburu protagonista duen pelikula filmatzen bukatu dute
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea “ama-alaba batzuen arteko harremanaren kontakizun makurra da, drama intimoaren eta beldur psikologiko eta fisikoaren artean mugitzen dena”.
Honelakoa da "Aro berria", zinemetan ikusgai den Irati Gorostidiren filma
Aro berria EITBren parte-hartzea duen filma bigarren astea egiten ari da zinema aretoetan; Irati Gorostidiren filma Gasteizen, Bilbon, Bermeon, Galdakaon, Donostian, Errenterian, Irunen, Altsasun eta Iruñean dago ikusgai. Donostiako Zinemaldiko New Directors sailean aipamen berezia jaso zuen filmaren sekuentzia bat aurreratzen dizugu Orainen, primizian.
EZAEk Zinemaren Euskal Festa ospatuko du larunbat honetan
Ekimenak publikoarekin loturak indartzea eta zinema-aretoen balio kulturalaren aitortza bultzatzea du helburu. Sarrera guztiak 3 euroko prezio sinbolikoan eskainiko dira.
Ikusi primizian "El mal" Bajo Ulloaren film berriaren trailerra
EITBren parte hartzea duen filmean, inoizko hiltzaile handienari buruzko liburu bat idazteko proposamena jasoko duen kazetari baten istorioa kontatzen du Juanma Bajo Ulloa zinemagile gasteiztarrak.
Odola! Odol gehiago!
Telebista-emankizun batentzako kamerak har dezaken horretatik harago doaz beti Albert Serraren eta Imanol Rayoren objektiboak, errealitateak ezkutatzen duen ‘egia’ horren bila. Eta ez egia biribila, osoa, aldaezina den hori, baizik eta gauzen, gizakion, bizidunen, momentuen esentzia dardartia gordetzen duena.
Oscarren banaketa ekitaldia Youtuben ikusi ahal izango da 2029tik aurrera
Hollywoodeko Akademiaren eta bideo plataformaren arteko akordioa 2033ra artekoa da gutxienez.
"Las hijas" filmaren grabaketan izan gara, Urduñan
Urduñan (Bizkaia), Las hijas filmatzen ari dira, EITBk parte hartzen duen pelikula. Emakumeak protagonista dituen thriller psikologikoa da eta hausnarketa sakona egitera gonbidatuko gaitu. Bost aste daramatzate grabazioak egiten, eta filmaketaren azken egunetan daude; beraz, laster ikusiko dugu pantaila handian.
Rob Reiner aktore eta zine zuzendaria eta Michele Singer haren emaztea hilda aurkitu dituzte Los Angelesen
Los Angeleseko Polizia ustezko homizidio gisa ikertzen ari da gertaturikoa.
'Los domingos' eta Jose Ramon Soroiz garaile Forque sarietan, Goyen atarian
Donostian Urrezko Maskorra eskuratu ostean, Alauda Ruiz de Azuaren filmak irabazi du larunbat honetan fikziozko film luze onenaren saria. Patricia Lopez Arnaizek eta Soroizek eskuratu dituzte aktore onenen golardoak.