Jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'El hoyo' Galder Gaztelu-Urrutiaren filmak jakin-mina piztu du Torontoko zinemaldian

Gaztelu-Urrutiaren lehenengo film luzea oso ondo hartu dute Kanadako zinema-jaialdian, nola kritikariek hala industriaren ordezkariek.
EiTBren parte-hartzea du "El hoyo" pelikulak

El hoyo Galder Gaztelu-Urrutia bilbotarraren filmak ustekabea eman du Midnight Madness Torontoko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren programan, EiTBren parte-hartzea duen pelikularen nazioarteko estreinan.

"Poz-pozik noa. Pelikula aurkeztu nuenean, 25 ordu baino gehiago neramatzan esna, eta, goizaldeko hiruretan hotelera itzuli nintzenean, emozioaren emozioaz, asko kostatu zitzaidan lotara joatea. Biharamunean, iruzkinak oso onak ziren. Oso pozik eta esker oneko nago”, esan du Gaztelu-Urrutiak.

Now Magazine aldizkariak, Torontoko ospetsuenetako batek, esaterako, Midnight Madness saileko publikoaren saria irabazteko hautagai nagusitzat jo du El hoyo filma.

Baina publikoari ez ezik, nazioarteko industriaren ordezkariei ere gustatu zaie Gaztelu-Urrutiaren filma. "Oso jaialdi mugitua izan dut, pelikulak horren ondo funtzionatu duenez, eta bilera asko egin ditut interesa agertu duen jende mordo batekin", azaldu du zuzendariak. Arrakastaren erakusgarri, Netflixek pelikularen eskubideak erosi ditut mundu osorako, Asiako hainbat herrialdetarako izan ezik.

El hoyo gizarte parabola bat da: jende talde bat egitura bertikal batean gatibu dago, erdian zulo bat dago eta hutsune horretatik janaria eskaintzen duen hormigoizko plataforma bat jaisten da egunero.

Atzo bertan, pelikulak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako Astea irekiko duela iragarri zuten.

Albiste gehiago zinema

Jose Ramon Soroiz Zilarrezko Maskorra
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jose Ramon Soroizek irabazi du interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra, Zhao Xiaohong aktore txinatarrarekin batera

Jose Ramon Soroiz aktore euskaldunak irabazi du Donostiako Zinemaldiko interpretazio onenaren saria, 'Maspalomas' filmean egindako lanagatik. Ex aequo izan da saria, Zhao Xiaohong txinatarrarekin ('Her heart beats in its cage' ) batera. Soroizek filmeko zuzendariei eta bere familiari eskerrak eman dizkie, baita bere herriari, Legorretari, ere.

"Aro berria" IRati Gorostidi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Aro berria" Irati Gorostidiren filmak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du New Directors atalean

"Aro berria" filmak istorio hau kontatzen du: Ur-kontagailuen fabrika bateko langileak batzartu egin dira azkenean aurrera egingo ez duen greba bat eztabaidatzeko. Desengainatuta, inkonformistenek eremu intimoagoetara bideratuko dituzte errotiko transformaziorako dituzten nahiak. Batzuek fabrika utzi eta mendietako komunitate isolatu batean integratuko dira, non dozenaka gaztek bilaketa bizia egingo duten esperientzia katartiko partekatuen medioz.

Gehiago kargatu