Otsailak 24 – martxoak 8
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Mi pequeño gran samurai" labur dokumentalak irekiko du Zinegoak

Ekai Lersundi 2018. urtean bere buruaz beste egin zuen gazte transaren bizitza jasotzen du lanak. Martxoaren 24tik martxoaren 8ra egingo dute Bilboko Gaylesbitrans Zinemaren Jaialdian.
"Mi pequeño gran samurai"
"Mi pequeño gran samurai" dokumentalak irekiko du jaialdia

Bilboko Gaylesbitrans Zinema eta Arte Eszenikoen 17. Nazioarteko Jaialdiak aurtengo programazioa aurkeztu du gaur.

Otsailaren 24tik martxoaren 8ra arte egingo dute aurten, eta bere programazioan aurtengo leloa islatuko du: "Hamaika modu izateko, sentitzeko, maitatzeko eta bizitzeko".

Hilaren 24an bertan, Arriaga antzokian egingo duten inaugurazio ekitaldian, Pepa San Martín zuzendari txiletarrak Ohorezko Saria jasoko du, eta "Mi pequeño gran samurai" film laburraren erabateko estreinaldia izango da. Lan horretan, Ekai Lersundi 2018. urtean Ondarroan bere buruaz beste egin zuen gazte transaren bizitza jasotzen da.

Lehenengo astean, jaialdiaren pelikula guztiak proiektatuko dira, hiru egoitza nagusietan: Golem Alhondiga, Bilborock eta BilbaoArte Fundazioko ArtHouse Zinema.

Orotara, Zinegoaken 17. edizio honetan 22 film luze izango ditugu Sail Ofizialean, hiru kategoriatan: FIK (fikziozko film luzeak), DOK (film luze dokumentalak) eta KRAK (proposamen narratibo ausartak).

Gainera, 45 film labur eskainiko dituzte, eta Euskal Herrian sortutako 13 lan izango dira; bederatzi film labur (bi, sail ofizialean, eta gainerakoak, "Erroak: euskal panorama" sailean), film luze dokumental bat sail ofizialean (Iban del Camporen "Glittering Misfits") eta hiru lan eszeniko, "Lurrun Minez" antzezlanaren aurrestreinaldia tartean.

Jaialdia Bilbon amaitutakoan, Zinegoak herriz herri ibiliko da Euskal Herrian zehar, 60 udalerritan.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X