Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Antonio Mercerori omenaldia, Donostiako Beldurrezko Zinemaren Astearen kartelean

"La cabina" lasartear zinemagileak 1972an zuzendu zuen pelikulako protagonistaren larruan, Carlos Areces aktorea erakusten du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astearen kartel ofizialak.
Carlos Areces
Carlos Areces aktorea da karteleko protagonista

Urriaren 29tik azaroaren 5era egingo duten Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astearen kartel ofizialak La cabina Jose Luis Garcik idatzi eta Antonio Mercero lasartearrak 1972an zuzendu zuen film ertaina omenduko du.

Aurten, Carlos Areces aktorea da protagonista, José Luis López Vázquez filmaren protagonistaren larruan.

La cabina, TVEk ekoitzitako filma, 1972ko abenduaren 13an eman zuten lehen aldiz, eta izugarrizko inpaktua izan zuen garaiko publikoarengan.

Argazkia Alberto Moragok egin du, eta kartelak, azken urteetan bezala, Ytantos estudioak diseinatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X