Ez da posible izan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alberto Iglesias Oscar saririk gabe gelditu da

Laugarrenean ere ezin izan du lortu Oscar saria musikari eta konpositore donostiarrak, eta Hans Zimmerrek eraman du saria, "Dune" filmagatik.
Alberto Iglesias musikaria, bart Los Angelesen. Argazkia: Efe.
Alberto Iglesias musikaria, bart Los Angelesen. Argazkia: Efe.

Alberto Iglesias donostiar musikaria esku-hutsik itzuliko da Los Angelesetik: ez du saririk lortu bart, Oscar sarien galaren 94. edizioan. Iglesias jatorrizko musika onenaren sailean izendatuta zegoen, "Madres paralelas" Pedro Almodovar espainiar zinemagilearen pelikulan egindako lanagatik, baina saria Hans Zimmerrek irabazi du, "Dune" filmean, zientzia-fikziozko klasikoaren Denis Villeneuveren egokitzapenean, egindako lanagatik.

Gala hasi baino lehenago jakin da sari honen berri, ABC telebista kateak sail hau eta beste zazpi zuzeneko emankizunetik at uztea erabaki baitzuen.

Oscarretarako laugarren izendapena zuen Alberto Iglesiasek, 2005ean "The constant gardener", 2007an "The kite runner" eta 2011n "Tinker tailor soldier spy" pelikulekin lehiatu eta gero.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X