Zinema
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bruce Willis aktoreak erretiroa hartu du, osasun arazoak direla eta

Aktoreari gaixotasun kognitibo bat antzeman diote, alabak jakinarazi duenez.
Bruce Willis, 2019ko irudi batean. Argazkia: EFE
Bruce Willis, 2019ko irudi batean. Argazkia: EFE

Bruce Willis aktoreak erretiroa hartuko du, osasun arazoak tarteko. Hain zuzen ere, gaixotasun kognitibo bat, afasia, antzeman diote, Rumer Willis alabak jakinarazi duenez.

"Brucek osasun arazoak ditu, eta afasia antzeman berri diote; eta trebetasun kognitiboetan nabaritzen ari da", adierazi du alabak.

Afasiak komunikatzeko arazoak sor ditzake, bai ahoz, bai idatziz.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X