''Rich flu''
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rosamund Pike, Daniel Brühl eta Macaulay Culkin, Galder Gaztelu-urrutiaren film berrian

"Rich flu" thrillerra Fabula Pablo Larrain zinemagilearen etxeak ekoitziko du. Gaztelu-urrutiaren bigarren film luzea izango da, "El hoyo"ren ondoren.
Galder Gaztelu-urrutia
Galder Gaztelu-urrutia

"El hoyo"ren jarraipena filmatzeko, Rosamund Pike, Daniel Brühl eta Macaulay Culkin aktoreen laguntza izango du Galder Gaztelu-urrutia euskal zinemagileak, "The Hollywood Reporter" hedabideak iragarri duenez.

Pablo Larrain txiletar zinemagileak eta Juan de Dios haren anaiak sortutako Fabula ekoiztetxeak gidatuko du proiektua, eta, "Rich Flu" izenburupean, istorio distopiko bat kontatuko du: birus ezezagun batek aberatsak joko ditu. Diru gehien dutenak izango dira lehen biktimak, eta gero zabaltzen joango da eta porrot ekonomiko erabatekoa ekarriko du.

Gidoia, "El hoyo" bezala, Pedro Rivero eta David Desolarekin batera idatzi du Gaztelu-urrutiak, eta Sam Steinerrek lagunduko die oraingoan.

Berlingo eta Canneseko zinema jaialdietan ibili dira ekoizleak, proiektuarentzako bideragarritasunaren bila.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X