Ryusuke Hamaguchiren "Drive My Car" filmak jasoko du FIPRESCI 2022 Sari Nagusia
Ryusuke Hamaguchik zuzendutako "Drive My Car" filmak FIPRESCI Sari Nagusia lortu du Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioko kideek 2022ko film onena izendatu ostean.
Donostia Zinemaldiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, saria irailaren 16an emango diote, Donostiako 70. Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian, eta "Drive My Car" filmak emanaldi bat izango du lehiaketan zehar.
Mundu osoko 646 kritikarik parte hartu dute bozketan, eta 2021eko uztailaren 1etik aurrera estreinatutako film guztien artetik hautatu dute Japoniako ekoizpen hori.
Beste lau finalistak hauek izan dira: Paul Thomas Andersonen "Licorice Pizza"; Jane Campionen "The Power of the Dog", zuzendari onenaren Oscar saria irabazi, 2021an Veneziako Mostran zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia eskuratu eta geroago Donostia Zinemaldiko Perlak sailean hautatu eta Sebastiane saria beretu zuena; "Triangle of Sadness" (Perlak, 2022), Ruben Östlundi Urrezko Palmorria eman ziona Cannesko zinema-jaialdiaren 2022ko edizioan, eta Joachim Trierren "Verdens verste menneske / The Worst Person in the World", Renate Reinsve protagonistari emakumezko aktore onenaren saria eman ziona 2021eko Cannesko jaialdian.
FIPRESCI Sari Nagusia "Drive My Car" (Perlak, 2021) pelikulari egindako azken aitorpena da, 2022an nazioarteko film onenaren Oscar saria irabazi ondoren. 2021ean Cannesen estreinatu eta gidoi onenaren saria eskuratu zuenez geroztik, golardo ugari lortu ditu japoniarraren obrak, besteak beste, ingelesez besteko film onenaren BAFTA saria eta gidoi onenaren eta film onenaren sariak Asian Pacific Screen Awards sarietan.
1999an sortu zenetik, FIPRESCI Sari Nagusia honako zinemagile hauek jaso dute: Maren Ade, Pedro Almodóvar, Paul Thomas Anderson, Nuri Bilge Ceylan, Alfonso Cuarón Jean-Luc Godard, Michael Haneke, Aki Kaurismäki, Abdellatif Kechiche, Kim Ki-duk, Richard Linklater, Terrence Malick, George Miller, Cristian Mungiu, Jafar Panahi, Roman Polanski eta Chloé Zhao.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.