Animazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Yoko oporretan" animaziozko filma Sevillako zinema jaialdian saritu dute

Europa Junior saria irabazi du Andaluziako zinema jaialdian. EITBren parte-hartzea duen filma azaroaren 26an aurrestreinatuko dute, Donostian, eta abenduaren 2an iritsiko da zinema aretoetara.
"Yoko oporretan"
"Yoko oporretan"

Yoko oporretan animaziozko filmak Europa Junior saria irabazi du Sevillako zinema jaialdian, haurrentzako interes berezia duten pelikulei begiratzen dien atalean. Filma 3 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago: "Istorioak ziklo ez oso luze batean hasten eta amaitzen dira, elkarrekin lotzen dira, eta bidean konpontzen joaten dira, txikiek arreta manten dezaten laguntzeko", azaldu dute egileek. 

Juanjo Elordik zuzendu eta Edorta Barruetabeñak idatzi duten filma azaroaren 26an aurrestreinatuko da, Donostian.

2015ean estreinatu zen lehenengo filma, Yoko eta bere lagunak; Goya sarietarako izendatu zuten, animazioko film Onenaren sarirako, eta ikusleen saria eskuratu zuen urte hartan bertan, Sevillako jaialdian.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X