''Zinema eta zientzia''
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zientziari maitasuna, zinemako pantailetan

Zinema eta Zientzia zikloaren seigarren edizioa egingo du urtarriletik martxora bitartean Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donibane Lohizunen.
"Marrazoa" filma martxoan ikusi ahalko da Zinema eta Zientzia zikloan
"Marrazoa" filma martxoan ikusi ahalko da Zinema eta Zientzia zikloan

Zinema eta Zientzia Euskadiko Filmategiak Donostiako Zinemaldiarekin eta Donostia International Physic Centerrekin elkarlanean antolatzen duen zikloaren seigarren edizioak zientziarenganako maitasuna aldarrikatuko du ostegun honetatik, urtarrilak 12, aurrera

Kultura zientifikoarekin lotuta dauden hainbat film proiektatu, eta zientzialari batek hitz egingo du emanaldi bakoitzean, Tabakaleran (Donostia), UPV/EHUko Bizkaia Aretoa-Sala Mitxelenan (Bilbo), Artium museoan (Gasteiz), Golem zinema aretoetan (Iruñea) eta Le Sélect zinema aretoetan (Donibane Lohizune).

Joxean Fernandez Filmategiko zuzendariak esan duenez, edizio honetan "200 proiekziotik gora izango dira guztira, ehun bat zientzialarik aurkeztuak, bost hiritan".

Film hauek egongo dira ikusgai: Fire of Love (Sara Dosa, 2022), Madame Curie (Mervyn LeRoy, 1943), Drácula (Francis F. Coppola, 1992), El nombre de la rosa (Jean-Jacques Annaud, 1986), La herencia del viento (Stanley Kramer, 1960), Philadelphia (Jonathan Demme, 1993), ¿Teléfono rojo? Volamos hacia Moscú (Stanley Kubrick, 1967), Una mente maravillosa (Ron Howard, 2001), Cuando el destino nos alcance (Richard Fleyscher, 1973) eta Marrazoa (Steven Spielberg, 1975). Pelikulak jatorrizko bertsioan ikusiko dira, gaztelaniazko eta, Fire of Love eta Marrazoa filmen emanaldietan, euskarazko azpitituluekin.

Programa osorik proiektatuko da Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean, eta Donibane Lohizunen, berriz, Docteur folamour, Un homme d'exception eta Les dents de la mer ikusi ahal izango dira.

Sarrerak web-orrietan eta Tabakalerako, Artium Museoko eta Arte Ederren Bilboko Museoko leihatiletan (emanaldiak Bizkaia Aretora aldatuko dira museoa eraberritze lanetan dagoelako) erosi ahal izango dira, eta Le Sélect eta Golem-Baiona zinemetako leihatiletan. Txartel bakoitzaren prezioa 3,50etik 6 eurora bitartekoa izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X