Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txema Blasco gasteiztar aktorea zendu da

Blascok Julio Medem, Juanma Bajo Ulloa, Enrique Urbizu, Pedro Olea, Daniel Calparsoro eta Montxo Armendariz aktoreekin lan egin zuen. 2020an, Urrezko Zeledon saria eman zioten jaioterrian.
Txema Blasco, "Forum" ETBko saioan
Txema Blasco, "Forum" ETBko saioan

Txema Blasco gasteiztar aktorea gaur, ostiralarekin, hil da, 82 urte zituela. 1984an egin zuen debuta pantaila handian, Tasio Montxo Armendariz nafar zuzendariaren pelikulan. Ondoren, euskal zuzendari ospetsuenetako batzuen aginduetara lan egin zuen, nola film laburretan –"ehun baino gehiago" egin zituela esan zuen– hala luzeetan.

Gero, Coja usted el siguiente, Azpiko gona eta Dos en raya film laburretan (Pello Varela) aritu zen, eta, iraupen luzean, Cachito eta Todo por la pastan (Enrique Urbizu), Alas de mariposan (Juanma Bajo Ulloa), Vacas, La ardilla roja eta Tierran (Julio Médem), Salto al vacíon (Daniel Calparsoro), Obaban (Montxo Armendariz)…

Blascok antzerkian –Hermanos Chetti pailazo bikotea sortu zuen– eta telebistan ere egin zuen lan.

Dulantziko auditoriumak haren izena du, eta 2020an Urrezko Zeledon saria eman zioten Gasteizen.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X