Azaroak 4-7
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zinemako sarrerak, 3,5 euroan Hegoaldean

Herritarrek "Los Williams", "Soy Nevenka", "La infiltrada", Katixa Agirreren eleberri batean onarritutako "Salve Maria", "The substance", "The room next door" eta "Anora" sarituak ikusi ahalko dituzte, besteak beste.
"Salve Maria" Katixa Agirreren nobela batean oinarritutako filma dago ikusgai zinemetan
"Salve Maria" Katixa Agirreren nobela batean oinarritutako filma dago ikusgai zinemetan

Astelehenean, azaroak 4, Zinemaren Jaia hasiko da Hegoaldean; ostegunera, hilaren 7ra, arte, zinemako sarrerak 3,5 euroan egongo dira salgai.

Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Espainiako Institutuak, Espainiako Zinema Federazioak eta Zinema Banatzaileen Federazioak antolatzen dute Zinemaren Jaia, eta ikusleek ez dute aparteko ezer egin beharko ekimenarekin bat egin duten zinemetan eskaintza baliatzeko.

Hegoaldeko zinema aretoetan, ikusgai egongo dira Los Williams dokumentala, Soy Nevenka, La infiltrada, Salve Maria Katixa Agirreren Amek ez dute eleberrian oinarritutako filma, Los destellos Eider Rodriguezen Bihotz handiegia kontakizunean oinarritutakoa, The substance, Venom: The last dance, Joker: folie à deux, eta Veneziako eta Cannesko zinema jaialdietako film irabazleak, The room next door Pedro Almodovarrena eta Anora Sean Bakerrena, hurrenez hurren.

Ipar Euskal Herrian, ekainaren 30etik uztailaren 3ra egin zuten Fête du Cinéma, sarrerak 5 euroko prezioan zeudela.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X