Jaialdiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"El diablo fuma" EQZEn garatutako filma saritu du Berlinalek

Ernesto Martinez Bucio Elias Querejeta Zine Eskolako ikaslearen filmak Lehen Film Onenaren Saria jaso du Berlingo zinema jaialdiko Perspectives sailean.
'El diablo fuma (y guarda las cabezas de los cerillos quemados en la mismo caja)'. © Odei Zabaleta.
'El diablo fuma (y guarda las cabezas de los cerillos quemados en la mismo caja)'. © Odei Zabaleta.

Berlinalek "El Diablo Fuma (y guarda las cabezas de los cerillos quemados en la mismo caja)" Ernesto Martinez Bucioren filma saritu du, Perspectives zinemagileen lehen filmak biltzen dituen atalean.

Martinez Bucioren film luzea Elias Querejeta Zine Eskolan (EQZE) ekoitzi da, eta mundu osoko beste 13 lanekin lehiatu da Perspectives sail berrian, tartean "Duas vezes, de João Liberada" Paula Tomas Marques EQZEko ikasle ohiaren beste opera prima batekin.

Mexikar zinemagilea pozik agertu da saria jaso duenean. Argazki-zuzendaria Odei Zabaleta gipuzkoarra da, gaur egun Mexikon lan egiten duena, eta filmaren tutorea Michel Gaztambide gidoilaria.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X