'Anora', 'Conclave' eta 'Emilia Perez' pelikulek azken lehia dute Oscar sarietan
Anora, The Brutalist, Conclave eta Emilia Perez pelikulek azken lehia dute igande honetan Oscar sarien zeremonia entzutetsuan. Gaur arteko ekitaldietan, publizitate kanpainak eta zenbait kasutan Oscarretarako bidea ilundu duten eztabaidak nabarmenu dira.
Lau film luze horiek lehiatuko dira Hollywoodeko Akademiaren sariak banatzeko ekitaldi nagusian, pelikula onenaren golardoa eskuratzeko borrokan. Wicked, Nickel Boys, Un completo desconocido, La sustancia, Aún estoy aqui eta Dune (bigarren zatia) ere ageri dira hautagaien artean.
Hiru astez Hollywoodeko lurrak kiskali zituzten Los Angelesko suteak piztu baino bi egun lehenago, Urrezko Globoek sarien denboraldia abiatu zuten urtarrilaren 5ean, Brady Corbeten The Brutalist hautatuta dramazko pelikula onena jasotzeko. Bestalde, Jacques Audiarden Emilia Perez musikala saritu zuten komedia onenen artean.
Bi pelikula horien arrakastarako bidea lerrokatu zuten, beraz, Urrezko Globoek, eta Emilia Perezen indarra sendotu zuten Hollywoodeko Akademiak hari emandako 13 izendapenek.
Sustapen kanpainan zehar, biak ala biak polemika betean murgilduta egon dira, baina. Corbeten filmak kritikak jaso zituen Adrien Brodyren eta Felicity Jonesen ahotsetan, hungariera kutsua doitzeko, adimen artifiziala erabiltzeagatik. Karla Sofia Gaston Emilia Perez pelikulako protagonistak, bestalde, txio batean komentario arrazistak eta xenofoboak egin zituen, eta horrek ere hautsak harrotu zituen zinemaren munduan zein hortik kanpo.
Bide aldapatsu horretan, ordea, Audiarden filmak ingelesa ez den hizkuntza bateko BAFTA eta Kritikaren sariak eskuratu zituen, eta The Brutalistek zuzendari onenaren saria eman zion Corbeti sari britainiarretan, eta aktore onenaren golardoa Brodyri kritikarien sarietan.
Kritikaren sarietan, Anora film luzeak urratsa eman zuen Oscar sarietarako lehian, urteko pelikula onena izendatu baitzuten.
Dena den, kinieletan faborito jo duten sariak Ekoizleen Sindikatuarenak izan dira, urteko ekoizpen onena izateagatik saritu zutelako. Zuzendarien Sindikatuak, gainera, Bakerri eman zion zinemagile onenaren golardoa.
Conclavek ere bereganatu du zinemazaleen arreta BAFTA sarietan izandako arrakastari esker —pelikula onena eta Britainia Handiko pelikula onena izendatu zuten—, eta ezustekoa eman zuen Aktoreen Sindikatuaren sarietan, sari nagusia jasota.
Izendatutako gainerako pelikulek bide apalagoa egin dute orain arte. Aurrekontu handiko pelikula bada ere, Wicked ez zen Urrezko Globoetan nabarmendu.
Un completo desconocido, La sustancia eta Aún estoy aquí pelikulei dagokienez, batez ere protagonisten paperak nabarmendu dira orain arteko lehian.
Dune eta Nickel Boys ere izango dira Oscarretarako lehian.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.