Zinema
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Karla Sofia Gascon Cesar sarietan berragertu da

20250301095924_karla-sofia-gascon_
18:00 - 20:00
Karla Sofia Gascon Cesar sarietan berragertu da
Frantziako zinemaren sarietan berragertu da aktorea. 'Emilia Perez' pelikula izan da aurtengo irabazle nagusia. Hamabi sarietatik zazpi eskuratu ditu, pelikula eta zuzendaritza onenarenak barne.

Zure interesekoa izan daiteke

Maite Mugerza Ronse aktorea, "Aro berria" filmean.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusi primizian "Aro berria" filmaren sekuentzia bat

Irati Gorostidiren lehen film luzeak aipamen berezi bat jaso zuen Donostiako Zinemaldiko New Directors sailean, eta ostiralean, abenduak 12, zinema aretoetara iritsiko da.  Primizian erakusten dizugun txatalean, Oliver Laxe zinemagilearen kolaborazio berezia agertzen da.  Donostian, 1978an, hainbat langilek asanblea egingo dute, greba bat bideratzeko, baina azkenean ez dute adostasun nahikorik lortuko. Etsirik, aldaketa sozialerako irrika bizitza pertsonalera eramango dute, eta komunitate bat sortuko dute, mendialdean.  EITBren parte-hartzea du filmak. 

Jacob Elordi aktore australiarra "Frankenstein" filmean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"One Battle After Another" nagusi, Urrezko Globoen izendapenetan

Paul Thomas Andersonen filma dago Hollywoodeko atzerriko prentsaren sarietako izendapenen zerrendaren buruan, eta Affeksjonsverdi, Sinners, Hamnet eta Frankenstein ere nabarmendu dira. Jacob Elordik bi sari lortzeko hautagai da: Frankenstein filmagatik bigarren mailako gizonezko aktore onenaren sailean, eta The Narrow Road to the Deep Northgatik, minisail bateko gizon protagonistaren atalean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X