Zinemaren Jaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zinemako sarrerak 3,5 euroan Hegoaldean, ekainaren 5era arte

Astelehenetik, ekainak 2, hasita, prezio berezian erosi ahalko dira sarrerak, besteak beste, "Mission: Impossible", "Lilo & Stitch" eta "The Phoenician Scheme" ikusteko. Iparraldean, ekainaren 29tik uztailaren 2ra egingo dute Fête du Cinema.
"La trama fenicia" (Wes Anderson) da prezio berezian ikus daitekeen filmetako bat
"La trama fenicia" (Wes Anderson) da prezio berezian ikus daitekeen filmetako bat

Zinemaren Jaiaren XXIV. edizioak prezio murriztuko sarrerak eskainiko ditu Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zinemetan, ekainaren 2tik 5era.

Txartelak sarean erosi ahalko dira, nola zinemen webguneetan hala sarrerak saltzeko webetan, baita zinema aretoetako leihatiletan ere.

2009an lehenengoz egin zenetik gaur egunera arte, Espainiako Estatuan 32 milioi pertsonak hartu dute parte Zinemaren Jaiaren 23 edizioetan, eta "Ocho apellidos vascos" (2014) eta "Un monstruo viene a verme" (2016) izan dira ikusle gehien bildu dituzten bi pelikulak.

Fedicine Zinema Banatzaileen Elkarteak, FECE Espainiako Zinemen Elkarteak eta Espainiako Kultura Ministerioak antolatzen dute jaia, ICAA Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren bidez.

Ipar Euskal Herrian, ekainaren 29tik uztailaren 2ra egingo dute Fête du Cinema, eta sarrerak 5 euroan izango dira salgai.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Maite Mugerza Ronse aktorea, "Aro berria" filmean.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusi primizian "Aro berria" filmaren sekuentzia bat

Irati Gorostidiren lehen film luzeak aipamen berezi bat jaso zuen Donostiako Zinemaldiko New Directors sailean, eta ostiralean, abenduak 12, zinema aretoetara iritsiko da.  Primizian erakusten dizugun txatalean, Oliver Laxe zinemagilearen kolaborazio berezia agertzen da.  Donostian, 1978an, hainbat langilek asanblea egingo dute, greba bat bideratzeko, baina azkenean ez dute adostasun nahikorik lortuko. Etsirik, aldaketa sozialerako irrika bizitza pertsonalera eramango dute, eta komunitate bat sortuko dute, mendialdean.  EITBren parte-hartzea du filmak. 

Jacob Elordi aktore australiarra "Frankenstein" filmean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"One Battle After Another" nagusi, Urrezko Globoen izendapenetan

Paul Thomas Andersonen filma dago Hollywoodeko atzerriko prentsaren sarietako izendapenen zerrendaren buruan, eta Affeksjonsverdi, Sinners, Hamnet eta Frankenstein ere nabarmendu dira. Jacob Elordik bi sari lortzeko hautagai da: Frankenstein filmagatik bigarren mailako gizonezko aktore onenaren sailean, eta The Narrow Road to the Deep Northgatik, minisail bateko gizon protagonistaren atalean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X