Jende-oste handi batez inguraturik eraikitako basoan
Gero eta luzeagoak dira filmen bukaerako kredituak, gero eta jende-multzo handiagoa baita ezinbesteko pelikula bat osatzeko. Are, Gaua filmean bezala, fantasiaren mugetan aritzen bagara.
32 aktorek hartzen dute parte Paul Urkijoren Gauan, gehi bukaerako akelarrean dantza, kanta, oihu, edan, otoi beltz eta txortan egiten duten estra mordo batek. Gehi akziozko 8 ordezkok. Azken horien izenik jakin nahi? Hona hemen: Santiago Seguraren Torrente hirugarrenean lehenbizikoz ezagutu genuen Amaya Gonzalez; Iratin Edurne Azkarateren ordezkoa izateaz gain, El Hoyo 2n aritu zen Sira Hernandez, Rosaliaren hainbat bideoklipetan agertzen zaigun Javier Cornelio…
Gero eta luzeagoak dira filmen bukaerako kredituak, gero eta jende-multzo handiagoa baita ezinbesteko pelikula bat osatzeko. Are, fantasiaren mugetan aritzen bagara.
Bederatzi jostunek luzatu zioten eskua jantzien arduraduna izan zen Nerea Torrijos ospe handiko diseinatzaileari, zeina, egun, euskal zinemaren erreferente eta influencer erabatekoa bilakatu baita, arropa kontuetan beti. Arte zuzendaritzan eskarmentu oparo eta ederra duen Izaskun Urkijo ofizio handiko jendearekin ibili zen beharrean, Gauak exijitzen eta merezi zuen itxura osoa emanez. Atrezzoko pieza guztiak ziren beren ardura. Txikienak (izkina batean ikusleek antzemango ez luketen lapiko baten tapa…) handienak nola. Bere departamentuan bazuen Izaskunek bi kide ezinbesteko eta bikain: arte kontzeptuaz arduratzen zen Marc Mestre Giné, eta bertan, filmaketan, adi zegoen Benedetta Lorusso. Trebatu da bera maite ditugun bi pelikula zeharo majotan, Cobeagaren Los Aitasen eta Agustina Macriren Miss Carbónen. Benedettak arotz ere jardun zuen Bilboko Zinebi aspaldiko batean arrakastatsu suertatu zen Jone Arriolaren Dena asmatua dago laburrean.
Amaierarik ez duen zerrenda batean jarrai genezake gustu handiz. Lau zuzendaritza-laguntzaile izan ditu Paul Urkijok. Haien artean lehena, Post Mortem labur interesgarriaren egilea den Jaione Daubagna.
"Gaua"
“Gaua”n ez galtzeko koordenadak: pelikularen materiala primizian
Paul Urkijoren hirugarren film luzea ostiralean, hilak 14, iritsiko da zinema-aretoetara. Lehenago, Urkijok berak pelikularen gako batzuk eman dizkigu primizian, gauean murgiltzeko mapa modura erabil ditzagun.
Hogei inguru izan dira efektu berezi eta bisualetako sortzaileak…. Amaiezinak, bai, bukaerako tituluak.
Hortxe agertzen dira pelikula non filmatuko zen aurkitu zuten esploratzaileen izenak ere. Gaua-ren gaueko paisaiak Nafarroako Xareta bailarakoak dira. Baita Gipuzkoako Artikutzaren basokoak ere. Gaueko izakiak aise ibiltzen dira Legution dagoen Albertia pagadian. Besterik? Jakina, sorgin maitatu hiru horiek biltzen diren garbitokia Arabako Letona kontzejuan dago. Gorbeian den Oroko Andra Mariren santutegian filmatu zen Mateo Txisturen istorioa, eta, baserriak aipatzerakoan, ezin ahaztu bata Igartubeiti museoa denik eta Bizkaiko Orozkon aurkituko genukeela bestea.
Informaziorik nahi amaierako akelarreaz? Plano-sekuentzia markaz fuerakoan da sortua, eta Gipuzkoako Oarsoaldeko eskualdean diren Zinealde plato ikaragarrietan filmatu zuten. Plano horretarako, eszena izugarri horretarako, baso oso bat eraiki behar izan zuten.
Zuraz eta metalez egindako 170 arbola dituen oihana...
Gaua hilaren 14an estreinatu zen. 99 aretotan. 9.000 lagunek ikusi zuten asteburu hartan. 60.000 euro inguru jaso zuen diru-txartel leihatilan. Ez zen hasiera txarra. Gure etxe ondoko aretoetan darraio. Harro. Sendo. Misteriotsu, Aranzazu Calleja eta Maite Arroitajauregiren musikak sorginkeria areagotzen duela. Ez ahaztu leloa, Aker beltz, musu beltz!
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.