“Correct me if I’m wrong” film laburrak irabazi du Zinebiko Sari Nagusia
"Correct Me If I 'm Wrong" Hao Zhouk zuzendutako film labur dokumentalak (Alemania, Txina, AEB) irabazi du Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko 67. edizioko Sari Nagusia, 8.000 eurokoa.
Filmak "familiaren itxaropenen pisua eta horien atzean dagoen maitasun okerra aztertzen ditu, Ramia Beladel, Callisto McNulty, Norika Sefa, Daniel Šuljić eta Santiago Tabernerok osatu duten epaimahaiaren aburuz, eta “oparotasun zoragarri batez, normaltasunaren bilaketa —heterosexualitatearekiko konformismoa— zentzugabea bihur daitekeela adierazten du”.
Sail Ofizialeko palmaresa "Habana industrial" Ainhoa Ordoñez Yraolagoitiaren filmari emandako Euskal Film Labur Onenaren Sari Nagusiak osatzen du, "Habanako gaua trantze hipnotiko bihurtzeagatik”, baita "Geratzen den hori" Aitor Gametxoren filmak, Espainiako Film Labur Onenaren Sari Nagusiaren irabazleak, ere, amaren hutsunea “identitateari buruzko ekintza poetiko zirraragarri bihurtzen duen ikerketa ekintza bihurtzeagatik".
Animaziozko Film Labur Onenaren Mikeldi saria "Should Virtual Petz Die?" filmarentzat izan da, eta "Una vez en un cuerpo" María Cristina Pérez Gonzálezen lanak aipamen berezia jaso du.
Film Labur Dokumental Onenaren Mikeldi saria Stefan Kruseren "A reconnaissance" (Alemania, Danimarka) filmari eman diote, eta Fikziozko Film Labur Onenaren Mikeldi saria Pek Jia Hao eta Ang Jia Junen "As If to Nothing" (Singapur) lanari. "El regalo" Lara Izagirreren film laburrak, gainera, EITBren Publikoaren Saria eskuratu du, Amaia Nerekan eta Itziar Zoritaren "Cara de bicicleta" dokumental laburrak Gazte Epaimahaiaren Saria eta eta Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmottiren "Ultramarino" fikziozko film laburrak (H)emen – Mirentxu Loyarte Saria jaso.
Zinebiren itxiera gala gaur, ostiralarekin, egingo dute, 19:30ean, Arriagan. Ekitaldi horretan, Esther Garcia espainiar ekoizleak Ohorezko Mikeldia jasoko du, Pablo Bergerren inaugurazio galan egin zuen bezala.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal zinemak urte handia ospatuko nahi du gaur Bartzelonan
Euskal zinemako ekoizpen eta profesionalek Goya sariak irabazteko aukera izango dute gaur gauean, Espainiako Zinema Akademiaren galan. Guztira, 47 izendapen jaso dituzte, 28 kategorietko 23tan.
Euskal zinemak urte oparoa biribildu nahi du Goyetan
Espainiako Zinema Akademiak bere sariak emango ditu larunbat iluntzean, Bartzelonan. Euskal ekoizpen eta profesionalek 47 izendapen jaso dituzte, eta “Los domingos” eta “Maspalomas” filmek, esate baterako, Donostiako Zinemaldian abiatu zuten bide arrakastatsua osatu nahi dute.
Teddy hartza eta Sebastiane patroia, festan eta borrokan Berlinen
Iván & Hadoumek irabazi zuen Berlinen Teddy sari 40.a. Merezi duelako. Zergatik? Polita bezain mikatza delako. Eta pantailaratzen dituen galdera guztietarako erantzunik ez duelako.
Alauda Ruiz de Azua: "Ez da ohikoa film bat elkarrizketa zinematografikoan ez ezik, sozialean ere egotea"
Arantza Ruizek Alauda Ruiz de Azua elkarrizketatu du ETB2ko "12 minutos" saioan. "Los domingos" filmaren zuzendariak arrakasta nola ari den bizitzen eta datorren larunbatean ospatuko den Goya sarien galari begira nola dagoen azaldu du.
"One Battle After Another" izan da BAFTA sarietako irabazle nagusia, sei maskara lortuta
Robert Aramayo euskal jatorriko aktore ingelesak lortu du aktore onenaren saria I Swear filmean egindako lanagatik. Aramayok bi BAFTA jaso ditu, gainera, berari eman baitiote "izar errebelazioaren" kategorian ere garaikurra.
Paleolitoan girotutako pelikula bat euskara hutsean egin dute Serbian
Serbiako zinegile batek Paleolitoan girotutako pelikula bat egin nahi zuen, eta pertsonaiek garai hartako hizkuntza zahar bat hitz egitea nahi zuen. Ikerketa lana abiatuta, euskararen berri izan zuen, eta ezagunen bitartez, bi bizkaitarrekin jarri zen harremanetan.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
Alejandro Gonzalez Iñarritu, irudiaren bardoa
Amores perrosekin goizetik gauera zinemagintzaren panorama inarrosi zuenetik Bardo (o falsa crónica de unas cuantas verdades) azken filmera arte, EITBren Bilboko egoitzan Carne y arena instalazioa erakutsiko duen mexikar zinemagileak ezinbesteko ibilbidea egin du XXI. mendeko autore zinemagintzan.
Robert Duvall aktorea zendu da, 95 urte zituela
Apocalypse Now eta Aitajauna filmetako aktore ospetsua igande gauean hil zen, Virginan, Luciana Duvall haren alargunak iragarri duenez. 2003an, Donostia saria eman zion Zinemaldiak.
Hemeretzi film lehiatuko dira Punto de Vista jaialdiaren Sail Ofizialean
Zinema Dokumentalaren Nafarroako Nazioarteko Jaialdiaren 20. edizioaren programazioa Benita Alain Berlinerren filmak irekiko du, eta Una película de miedok itxiko du.