'One Battle After Another' izan da BAFTAko irabazle nagusia, sei maskararekin
Robert Aramayo euskal jatorriko aktore ingelesak lortu du aktore onenaren saria Incontrolable' filmean egindako lanagatik. Aramayok bi BAFTA jaso ditu, gainera, berari eman baitiote "izar errebelazioaren" kategorian ere garaikurra.
Paul Thomas Anderson estatubatuarraren 'One battle After Another' akziozko thrillerra izan da Britainia Handiko zinemaren BAFTA sarien 79. edizioko irabazle nagusia, film onenaren saria, zuzendaritza onenarena eta taldeko aktore onenaren saria (Sean Penn) barne, sei maskara lortu ostean.
Aipatutakoez gain, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro protagonista dituen zintak gidoi egokitu onenaren saria, argazki onenarena eta edizio onenarena ere eskuratu ditu.
Oscarren atariko izan ohi den sariketa honetan horrenbeste sari eskuratzea seinale ona izan daiteke Paul Thomas Andersonen pelikularentzat, hurrena etorriko diren sari horietarako.
Hurrengo film sarituena Ryan Cooglerren 'Los Pecadores' izan da. Jatorrizko gidoi onenaren saria, jatorrizko soinu-banda onenarena eta bigarren mailako emakumezko aktore onenarena eskuratu ditu (Wunmi Mosaku).
Britainia Handiko akademikoek Guillermo del Toro mexikarraren 'Frankenstein' ere saritu dute. Jantzien diseinu onenaren, ekoizpen diseinu onenaren eta makillaje eta ile-apainketa onenaren ataletan gailendu da.
Chloe Zhaoren 'Hamnet' drama shakesperiarra ere saritu dute igande honetan Londresko Royal Festival Hallen. Bi BAFTA sari eskuratu ditu, britainiar film onenarena eta emakumezko aktore onenarena (Jessie Buckley).
'Incontrolable' filmak casting onenaren saria eskuratu du eta Robert Aramayo euskal jatorriko aktore ingelesak lortu du aktore onenaren saria. Aramayok bi BAFTA jaso ditu, gainera, berari eman baitiote "izar errebelazioaren" kategorian ere garaikurra.
Azkenik, Oliver Laxe galiziarraren Sirat hautagai zen ingelesez ez den film onenaren kategorian baina Valor Sentimental norvegiarrak eskuratu du saria.
Zure interesekoa izan daiteke
Paleolitoan girotutako pelikula bat euskara hutsean egin dute Serbian
Serbiako zinegile batek Paleolitoan girotutako pelikula bat egin nahi zuen, eta pertsonaiek garai hartako hizkuntza zahar bat hitz egitea nahi zuen. Ikerketa lana abiatuta, euskararen berri izan zuen, eta ezagunen bitartez, bi bizkaitarrekin jarri zen harremanetan.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
Alejandro Gonzalez Iñarritu, irudiaren bardoa
Amores perrosekin goizetik gauera zinemagintzaren panorama inarrosi zuenetik Bardo (o falsa crónica de unas cuantas verdades) azken filmera arte, EITBren Bilboko egoitzan Carne y arena instalazioa erakutsiko duen mexikar zinemagileak ezinbesteko ibilbidea egin du XXI. mendeko autore zinemagintzan.
Robert Duvall aktorea zendu da, 95 urte zituela
Apocalypse Now eta Aitajauna filmetako aktore ospetsua igande gauean hil zen, Virginan, Luciana Duvall haren alargunak iragarri duenez. 2003an, Donostia saria eman zion Zinemaldiak.
Hemeretzi film lehiatuko dira Punto de Vista jaialdiaren Sail Ofizialean
Zinema Dokumentalaren Nafarroako Nazioarteko Jaialdiaren 20. edizioaren programazioa Benita Alain Berlinerren filmak irekiko du, eta Una película de miedok itxiko du.
Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma
Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik. Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia. Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.
Argazki zuzendaria letra handitan agertzen denean…
El cuento de una noche de verano film labur onenaren Goya sarirako izendatutako lanean, Ion de Sosa donostiarra ibili da argazki zuzendari.
Asier Altuna: "Jendea hunkitu egiten da 'Karmele' ikustean"
Donostiako Zinemalditik eta Euskal Herriko areotatik pasatu eta gero, Karmele filma Primeran plataformara iritsi da. Asier Altuna filmaren zuzendariarekin hitz egin dugu, hori dela eta.
Batman, FANT zinema jaialdiaren ikurra
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdia maiatzaren 8tik 16ra arte egingo dute aurten. Gotham Cityko superheroia Bilbori begira ageri da kartelean.