EZAE-REN DATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ia milioi bat ikusle izan dira urteko lehen hiruhilekoan EAEko zinema aretoetan

“Torrente presidente” izan da film ikusiena tarte horretan, martxoaren 13an estreinatu bazen ere. “La asistenta”, “Avatar: Fuego y ceniza”, “Hamnet” eta “Cumbres borrascosas” pelikulek osatzen dute bost ikusienen zerrenda.
Gabino Diego eta Santiago Seguro "Torrente presidente" filmean
"Torrente presidente"k beste edozein pelikulak baino ikusle gehiago bildu ditu EAEko zinemetan, bi astean, urteko lehen hiruhilekoan. Argazkia: Atresmedia Cine.

EAEko zinema aretoek 981.000 ikusle izan dituzte guztira urteko lehen hiruhilekoan, EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak emandako datuen arabera. 2020tik urteko lehen hiru hiletan izandako daturik onena da, 2025eko hiruhilekokoa baino % 31 handiagoa.

Hiri hilabete horietan 7.203.000 euro bildu dituzte, iaz baino % 40 gehiago eta 2019tik bildutako zenbatekorik handiena.

Hauek izan dira denbora tarte horretan pantaila aurrean ikusle gehien paratu dituzten hogei pelikulak: Torrente, presidente; La asistenta; Avatar: Fuego y ceniza; Hamnet; Cumbres borrascosas; Hoppers; Aida y vuelta; Zootropolis 2; Como cabras; Abuela tremenda; Rondallas; Marty Supreme; Tres adioses; Proyecto salvación; Scream 7; Amarga Navidad; Rental family (Familia de alquiler); Idolos; Los domingos; eta El agente secreto.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Itzalak argitzen": Euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala

Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok Itzalak argitzen dokumentala ondu dute, 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X