Konferentzian ETAri 'amaitu egin behar' dela esatea nahi du EAJk
Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidentearen ustez, datorren astelehenean Donostian egingo den Nazioarteko Bake Konferentzian "guztion artean"
ETAri "honek behingoz amaitu" behar duela esan behar zaio.
Iñigo Urkulluk COPE irrati katean egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, nahiz eta foro horretan Espainiako Gobernuko eta Jaurlaritzako ordezkaririk ez egon, "atzerriko ordezkariak egoteak, horien artean batzuk Europar Batasuneko lurralde batzuetako gobernuetan ardura izandakoak, hainbat pertsonak inongo arazorik gabe bertan parte hartzeko aukera izan dezaten egindako esfortzu diplomatikoa islatzen du".
Bere ustez, "ona izango litzateke lehendakaria, Legebiltzarreko Politika Orokorreko bilkuran Bakerako Plana aurkeztu zuena", edota Jaurlaritzako ordezkariren bat Konferentziara joatea.
"Hala ere, hori euren erabakia da; nik uste dut Nazioarteko Konferentzian itxaropenerako tartea dagoela, hainbat pertsonaren konpromisoa ikusita", adierazi du Urkulluk.
Datorren asteko konferentzia horretan ETAren aurrean "han dauden guztiek, honek behingoz bukatu behar duela esan behar da", adierazi du.
Jeltzaleen buruak, bestalde, ETAren amaiera hurrengo Gobernuak kudeatuko duela adierazi du: presoen gaia, damua, adiskidetzea eta konkordia besteak beste. Hori "azken fasea" dela erantsi du. "Mundu honek behin betiko pauso bat" eman dezala eskatu du Urkulluk, "terrorismoaren biktimei" errespetua erakusteko.
Zure interesekoa izan daiteke
"Alarmismoetan ez erortzeko" eskatu du Martinezekek, eta iraungitako txertoak segurtasunarentzako mehatxu ez direla ziurtatu du
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak EH Bilduk eta Voxek egindako galderei erantzun die ostiral honetan Eusko Legebiltzarrean egindako kontrol saioan.
Garikoitz Aspiazu 'Txeroki' ETAko buruzagi ohia astelehenetik ostiralera aterako da espetxetik
'Txeroki' 2008.urtean atxilotu zuten Frantzian eta 400 urtetik gorako zigorra betetzen ari da hainbat atentaturengatik. 2024an Frantziako Lannemezan espetxetik Martuteneko espetxera eraman zuten.
Pradalesek eta Sanchezek adostuta, goi mailako bilerak egingo dituzte Aldebiko Lankidetza Batzordeak eta Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoak aurki
Urtarrilaren 27ko bileran Espainiako presidentearekin adostutako bi hitzordu horiek Aste Santua baino lehen izango direla iragarri du lehendakariak. Halaber, nabarmendu du errespetuan eta erantzukizunean oinarritutako politika egiten jarraituko dutela.
Albiste izango dira: Urteko lehen kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean, Errege Kopako finalerdien zozketa zuzenean eta Leonardo borraska
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Itxasok lehendakaria kritikatu du “proiekturik gabeko etxebizitzak” iragartzeagatik
Kritikak kritika, Etxebizitza sailburuak esan du EAJ-PSE koalizio-gobernua "funtzionatzen" ari dela eta legealdi honetan atzean geratu direla etxebizitza-politikan iraganean izandako "desadostasun handiak".
Asensiok tonua apaldu eta "normaltasunaren barruan" kokatu ditu Mendozari egindako kritikak
Ayesa operazioa dela eta, buruzagi sozialistak "lidergo falta" egotzi zion Gipuzkoako diputatu nagusiari. Biharamunean, Asensiok esan du "gai zehatzetan" iritzi ezbedinak izatea "normaltasunaren barruan" dagoela.
Martxoaren 3ko sarraskia gogoan mantentzeko helburua duen "Amets berriak" abestia aurkeztu dute
Martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskiaren 50. urteurrena ospatzeko aste gutxi falta direnean, Martxoak 3 elkarteak "Amets berriak" abestia aurkeztu du. Letra Karmele Jaiok idatzi du eta Idoia Asurmendik interpretatu.
Hezkuntza sailburuak LHko euskal eredua goraipatu du, Sanchezek horien irekiera mugatzeko asmoa iragarri ondoren
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak Euskadiko Lanbide Heziketaren "kalitatezko eredu inklusiboa" goraipatu du, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari emandako erantzunean. Horren arabera, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen irekierari "mugak jartzeko" eta prestakuntzaren kalitatea "blindatzen jarraitzeko" errege-dekretua sortuko da.
Justizia Administrazioan euskara sustatzea eskatzen duen ekimena atera dute aurrera EAJk eta PSE-EEk
Administrazio publikoan euskararen eskakizuna blindatu ahal izateko legearen negoziazioan jarrerak urrunduta dituztenean, jeltzaleek eta sozialistek bat egin dute gaur Legebiltzarrean euskararekin lotutako ekimen batean.
CCOOk ELAri eta LABi eskatu die LGSri buruzko estrategia "birbideratzeko"
Unai Sordoren arabera, "gutxieneko soldata bat izan behar du, eta gero negoziazio kolektiboak lurrera jaitsi behar du baloia" lurraldeetan. CCOOko idazkari nagusiak mobilizaziorako deia egin du, hitzarmeneko gutxieneko soldatak lortzeko.