Legealdi berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mariano Rajoy Espainiako presidente berria da jada

Arratsaldean jakinaraziko dio Erregeari Gobernu berriaren egitura zein izango den eta horren ondotik, 19:30ean, Moncloa Jauregian agerraldia egingo du ministro berrien izenak publiko egiteko.
18:00 - 20:00
Rajoyk agintaldia hasi du dagoeneko

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidente berria da jada. Karguaren zina ekitaldi labur batean egin du, Zarzuela Jauregian, eta 1977. urtetik hona Espainiako duen seigarren gobernuburuan bilakatu da.

Eskuineko eskua Konstituzioan jarrita, eta ezkerrekoa Biblian jarrita, Rajoyk karguari leialtasuna adierazi dio. Adolfo Suarezek, Leopoldo Calvo-Sotelok eta Jose Maria Aznarrek erabilitako formula bera hautatu du karguaren zina egiteko. Felipe Gonzalezek eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok promesa egin zuten, zina beharrean.

Arratsaldean berriro itzuliko da Zarzuela Jauregira eta Juan Carlos I.ena erregeari bere Gobernu berriaren egitura azalduko dio. Bilera horren ostean Moncloa Jauregira joango da eta han agerraldia egingo du (19:30) ministro berrien izenak jakinarazteko.

Moncloan, lehen aldiz

Espainiako Gobernuko presidente berria 11:50 inguruan iritsi da Moncloa Jauregira, Zarzuelan karguaren zina egin ostean.

Lorategian barrena, oinez heldu da Moncloako Jauregi-atarira eta han Jose Luis Rodriguez Zapateroren gabinete arduraduna, Jose Enrique Serrano, zain izan du.

Bertan bilduta zeuden kazetariak agurtu ondoren, jauregian sartu da, lehen aldiz Espainiako presidente bezala.

Inbestidura saioa

Rajoy atzo izendatu zuten presidente bere alderdiko, UPNko eta FACeko diputatuen babesarekin; Amaiurren eta EAJren abstentzioarekin eta PSOE, Geroa Bai, CiU, UPyD, IU, BNG, ICV-EUiA, Cha, ERC eta Compromisen kontrako botoekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X