Rajoy Espainiako presidente, EAJren eta Amaiurren abstentzioarekin
ano Rajoy Espainiako presidente aukeratu dute gaur. PPren aldeko botoekin nahikoa izan du Rajoyk, popularrek gehiengo absolutua lortu baitzuten azaroko hauteskundeetan. EAJ eta Amaiur abstenitu egin dira eta PSOEk, Geroa Baik, UPyDk eta CIUk aurka bozkatu dute. Bihar "gauean" Gobernu berriaren kideak nortzuk izango diren jakinaraziko du Rajoyk. Aurretik, Espainiako Erregearekin bilera egingo du.
Alderdi Popularreko 185 diputatuek eta UPNren diputatu bakarrak (Carlos Salvador) aldeko botoa eman dute, baita Enrique Alvarez Sostres Foro Asturiaseko ordezkariak ere.
Kongresuko 149 diputatuk kontrako botoa eman dute: PSOEk, CIUk, IUk, UPyDk, BNGk, ICV-EIiAk, Chak, Geroa Baik eta Compromisek.
Amaiurren zazpi ordezkariak eta EAJren bost diputatuak abstenitu egin dira, baita Coalicion Canaria eta NCko bi diputatuak ere.
Mariano Rajoyk bihar egingo du Gobernuko presidentziaren karguaren zina, Zarzuelako Jauregian 11:00etan, hain zuzen ere. Ohi bezala, ekitaldia audientzia aretoan egingo dute Bibliako bi ale eta Espainiako Konstituzioaren aurrean.
Kongresuko X. Legealdiko 350 diputatuek ahoz eman dute boza, banan-banan, Mahaiko idazkariek deitu ahala. Bozkatzeko txanda alfabetoaren araberakoa izan da eta Gobernuko jarduneko kideak eta Ganberako Mahaiaren kideak izan dira botoa ematen azkenak.
Rajoyren "eztabaidarako prestasuna" aintzat hartu du Erkorekak
Bozketan, EAJko diputatuak abstenitu egin dira. Hala ere, Erkorekak aintzat hartu du Rajoyk “Euskadiko bake prozesua lantzeko erakutsitako prestasuna”. Halaber, alor ekonomikoan, EAJko bozeramaileak atseginez hartu du eta euskal industriari babesa erakusteko akordioa hitzartzeko borondatea.Duranen arabera, Rajoyk Kataluniarekin "konpromiso argirik" hartu ez duelako eman du CiUk Rajoyren inbestiduraren aurkako botoa. "Koherentziaz, ezetz bozkatu dugu", adierazi du.
Amaiur: "Ez ditugu demokraziaren gaineko irakaspenik onartuko"
Iñaki Antigüedad Amaiur koalizioko diputatuaren esanetan, Mariano Rajoyk Barne ministro izango balitz zuzendu zaie eta ez Estatukoburu gisa. Antigüedaden esanetan, Amaiurrek ez ditu "demokraziaren gaineko irakaspenik onartuko, giza eskubideei dagokionez, eskuak garbiak ez dituzten Gobernuaren partetik".
"Guk emandako pausoak gutxiegi direla diote batzuek baina hortik abiatuta, nahikotasunera helduko gara apurka-apurka", defendatu du Amaiurreko diputatuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Zer da Plus Ultra auzia eta zer lotura du, ustez, Zapaterorekin?
Ustezko ustelkeria auzi hau 2021ean Plus Ultra konpainiari emandako 53 milioi euroko erreskate publikoarekin lotuta dago. Auzitegi Nazionala ikertzen ari da ea Zapaterok bitartekari lana egin ote zuen erreskatea lortzeko, ordain ekonomikoen truke.
PSOEk Zapatero babestu du, Plus Ultra auzian inputatu ostean
Justiziarekiko errespetua eskatu dute sozialistek, eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiaren errugabetasun-presuntzioa azpimarratu dute.
Zapateroren inputazioaren osteko erreakzioak: PPk Sanchezek agerraldia egin dezala eskatu du, eta Voxek, zentsura mozioa
Auzitegi Nazionalak inputatu gisa deklaratzera deitu du datorren ekainaren 2an, Plus Ultra hegazkin konpainiaren erreskatearen auzian. Albisteak erreakzio soka luzea ekarri du panorama politikoan.
Epaileak Jose Luis Rodriguez Zapatero inputatu du Plus Ultra auzian, eta dirua zuritzeagatik ikertuko du
Espainiako Gobernuak Plus Ultra airelineari emandako 53 milioi euro modu irregularrean erabili ote ziren ikertzen ari da Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko magistratua. Inputatu gisa deklaratu beharko du Zapaterok ekainaren 2an.
Munduko Futbol Txapelketaren egoitza izateko Bilbo hautagai izango den zalantzak dituela aitortu du Etxanobek
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak Euskadi Irratian adierazi duenez, inplikatutako erakundeek "hausnarketa sakona" egiten jarraitzen dute Bilbo 2030eko Munduko Futbol Txapelketaren egoitzetako bat izateko aukerari buruz. Bestalde, sozialistek eta popularrek Etxanoberen zalantzak kritikatu dituzte eta aukera "historikoa" dela uste dute.
Krisia “gainditutzat” eman dute Nafarroako Gobernuan
Hezkuntza itunduaren harira joan den ostegunean parlamentuan izandako haustura konpontzeko goi-bilera egin dute exekutiboa osatzen duten hiru alderdiek.
Pandemien Itunari "behin betiko bultzada" ematea eskatu du Pedro Sanchezek, "osasun globala indartzeko"
Espainiako Gobernuko presidenteak Munduko Osasun Erakundearen (MOE) 79. batzarrean parte hartu du, Genevan (Suitza). Bertan, munduko herrialde guztietan osasuna hobetzeko neurriak hartzearen alde egin du, eta azpimarratu du lan egin behar dela arreta ona jasotzea sorterriaren araberakoa izan ez dadin.
Andaluziako hauteskundeen gakoak: PSOEren hondoratzea, PPren garaipen gazi-gozoa eta Voxen “lehentasun nazionala”
PSOEk laugarren kolpea jarraian jaso du hauteskunde autonomikoetan, eta inoizko emaitzarik txarrena lortu du. PPk nagusi dela berretsi du, baina Vox beharko du berriro.
Bizkaiko Foru Barriaren bosgarren mendeurrenaren ospakizuna, Gernikako Batzar-etxean
Imanol Pradales lehendakaria eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia "gaitasun berriak" dituen euskal autogobernuaren alde mintzatu dira Gernikan, egungo erronkei aurre egiteko (migrazioa aipatu dute, berbarako) eta "garapen nazional osoa" lortzeko, Bizkaiko Foru Barriaren V. mendeurrena ospatzeko Batzar-etxean egindako ekitaldian. Hitzordu horretan, foru-sistemak duen balioa nabarmendu dute, elkarlanean eta berme juridikoetan oinarritutako eredu gisa.
PPk nabarmendu du Moreno "bermea" dela; PSOEk, berriz, Monteroren etorkizunaren inguruan erabaki beharko du
PPk "historikotzat" jo du hauteskundeen emaitza. Sozialistek, aldiz, onartu egin dute emaitzak ez direla nahi zituztenak, eta Voxek politikak aldatzea eta "nazioa lehenestea" eskatu du. Bestalde, Maillok (Por Andalucia) dimisioaren aukera baztertu du, eta Jose Ignacio Garciak (Adelante) iritzi dio Por Andaluciarekin batuta "emaitza txarragoak" lortuko zituela.