'Txillardegi' hil da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAk historiako 'aktore garrantzitsu' baten heriotza deitoratu du

Alderdiak komunikatu bat atera du Donostiako hizkuntzalari eta idazle emankorraren heriotzak eragindako atsekabea adierazteko. Txillardegi ere ETAren sortzaileetariko bat zen.

Eusko Alkartasunak Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi'ren heriotza deitoratu du, "Euskal Herriko historiaren azken 50 urteetako aktore garrantzitsua baita, ez bakarrik politikaren arloan, hizkuntzalaritzan eta literatura-sorkuntzan ere".

Alderdiak komunikatu bat atera du Donostiako hizkuntzalari eta idazle emankorraren heriotzak eragindako atsekabea adierazteko. Txillardegi ere ETAren sortzaileetariko bat zen eta "Euskadi ta Askatasuna" izena eman zion.

Pello Urizarren alderdiak, gainera, azpimarratu egin du 'Txillardegi' "Euskal Herriaren eraikuntza nazionalerako oinarrizko esparruetako militantea zen", "garai berrietara moldatzeko gaitasuna izan zuena", eta formula berriak bilatu zituena "herri euskaldun eta aske bat" lortzeko helburuarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X