Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Txillardegi' hil da, ETAren sortzailea eta kultura-gizona

Politikaria, hizkuntzalaria eta idazlea zendu da, 84 urte zituela, luzaroan pairatu duen gaixotasun batek jota.
18:00 - 20:00
Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' hil da

ref="/eu/albisteak/politika/osoa/812143/biografia-txillardegi-euskararen-aldeko-defentsa-sutsua/" _fcksavedurl="/eu/albisteak/politika/osoa/812143/biografia-txillardegi-euskararen-aldeko-defentsa-sutsua/" target="_blank">Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' idazle, hizkuntzalaria eta politikaria larunbat honetan hil da, 84 urte zituela, luzaroan pairatu duen gaixotasun batek jota, Berria kazetak Interneteko webgunean jakinarazi duenez.

1927ko irailaren 27an Donostian jaioa, 'Txillardegi'k idatzitako 'Leturiaren Egunkari Ezkutua' eleberria euskaraz idatzitako lehen nobela modernoa izan zen.

Bere ibilbide politikoari dagokionez, ETAren sortzaileenetako bat izan zen eta Herri Batasunaren sorkuntzaren parte hartu zuen. Ondoren, Aralar alderdiko kidea izan zen eta 2008. urtean ANVko Senaturako hautagaia izan zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X