ETAren, GALen eta Poliziaren biktimak, batuta lehen aldiz
Euskadin hainbat politika motako indarkeria jasan duten 25 biktimek manifestu bat sinatu dute. Horren bitartez, jasandako kaltea aitortzea, indarkeria erabili dutenek egin dutenaren ardura euren gain hartzea eta egia, justizia, oroimena, aitorpena eta konponketa ezaugarrietan oinarritutako bakea ezartzea eskatu dute.
Manifestuaren xehetasunak alde batera utzita, 'Glenncreeko Ekimena' (bidea 2007an hasi zen Irlandan) izena duen testuaren berritasuna sinatzaileen identitatean dago. Honako hauek sinatu dute manifestua:
ETAren biktimetatik ondorengo hauek: Amaia Guridi, Santi Oleaga Diario Vasco egunkariko finantza zuzendariaren alarguna, Mari Carmen Hernandez, Jesus Mari Pedrosa Durangon PPko zinegotzi zenaren alarguna eta Senen Gonzalez, Manuel Gonzalez Vilorio (1984an hil zuten) Isparterreko Udaleko idazkariaren semea.
Askapenerako Talde Antiterroristaren (GAL) biktimetatik: Edurne Brouard, Santi Brouarden (1984an hil zuten) alaba; Carmen Galdeano Xabier Galdeanoren (1985ean hil zuten) alaba eta Arantxa eta Axun Lasa, Josean Lasaren (1985ean hil zuten) arrebak.
Batallon Vasco Españolen (BVE) biktimetatik: Carmen Illarramendi, Jesus Mari Ijurkoren (HBko kidea, 1980an zauritu zuten) alarguna.
Komando autonomoetatik: Jaime Arrese Jaime Arrese Arizmendiarretaren (Elgoibarko UCDko burua, 1980an hil zuten) semeak.
Poliziaren indarkeria jasan duten pertsonak ere bat egin dute Adierazpenarekin, besteak beste, ondorengo hauek: Lurdes Zabalza, Mikel Zabalzaren arreba; Maribel Gonzalez, Alberto Soliñoren (Eibarren hil zuen guardia zibil batek 1976an) semea eta Jokin Olano, Guardia Zibilak egindako torturengatik zauritua 1983an. Jarraitua izatearen jazarpena pairatu dutenak manifestuarekin bat egin dute, horien artean, Patxi Elola Zarauzko zinegotzi sozialista dago.
Adierazpenaren testua
Bost urteko lanaren ostean, Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Zuzendaritza buru izanda, jatorri anitzeko talde honek sei puntuko adierazpen bat egin du. Azaldu dutenez, "hesiak eta tabuak hautsi dituzte, frustrazioa eta minaren esperientzia gaindituta, bizikidetzarako oinarriak bilatuz".
Testuan nabarmentzen dutenez, guztiek jasandako indarkeria "ezin da justifikatu", eta, horregatik, "egia, justizia, memoria, aitorpena eta konponketa eskubideak" guztientzat betetzea eskatu dute.
Halaber, bizikidetza baketsu bat izateko nahia azaldu dute "gizarte anitz, aske eta justu batean". Desio hori lortzeko, "jasotako kaltea aitortzeko ekintza eta indarkeria erabili zutenek erantzukizuna euren gain hartzea" eskatu dute.
Taldeak esan duenez, ez du iraunkortasun bokaziorik, eta amaitutzat eman du urteotan burututako lana. Horrez gain, euren esperientziak eta gogoetak kontatzen dituen bilduma bezala aurkeztu dute manifestua, eta hurkoa ulertzea lortu dutela nabarmendu dute. Manifestuan ondorengo hitzok irakurri daitezke:
"Ezagutzatik enpatiara pasatzen lagundu du ekimen honek eta hurkoa aintzat hartzea ahalbidetu, denok ditugun oztopoak eta estereotipoak atzean utzita", azaldu dute.
Horrez gain, gizarte osoari dei egin diote "pertsonei, taldeei eta erakundeei, iragana era autokritikoan azter dezaten", "egiarekin eta justiziarekin konpromisoa izanda", gaineratu dute.
"Zauriak konpontzea tentsioetatik eta gatazketatik at ez dagoen prozesutik dator", nabarmendu dute.
Glenncreeko Ekimena
Adierazpena sinatu duten pertsonek 'Grenncreeko Ekimena' izena jarri diote proposamenari, Glenncreeko Bake eta Adiskidetze Zentroan (Dublinetik gertu) bildu baitzen taldea lehen aldiz, 2007an. Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Zuzendaritzaren gidaritzapean izan zen.
Hasierako bilerara terrorismo mota ezberdinetako biktimak joan ziren. Denborak aurrera egin ahala, betiere diskrezio maximoa mantenduta eta komunikabideen presiotik urrun, beste indarkeria mota batzuk pairatu dituzten biktimak bildu zitzaizkion lehen talde horri.
Grenncreeko Ekimenaren sinatzaile guztien zerrenda
AGUIRIANO, IÑAKI: Victoriano Aguirianoren eta MariaAngeles Barandiaranen semea. Azken hauek, Polizia Nazionalaren kontrolbatean tirokatuta hil ziren, 1982ko urriaren 16an, Gasteizen.
ARRESE, JAIME:Jaime Arrese Arizmendiarreta Gipuzkoako UCDko buruaren semea. AitaKomando Autonomo Antikapitalistak hil zuen Elgoibarren, 1980ko urriaren23an.
BROUARD, EDURNE: Santiago Brouard Bilbokomediku eta Herri Batasunako buruaren alaba. Santiago Brouard GALek hilzuen haren bulegoan 1984ko azaroaren 20an.
CUADRADO, TRINI: Miguel Arbelaitzen alarguna, HBko militantea. Azken hori Batallon Vasco Españolek hil zuen Hernanin, 1980ko irailaren 7an.
ELOLA, PATXI:Zarauzko PSEko zinegotzia, bere negozioaren aurkako hainbat eraso izanditu eta mehatxuak jaso ditu (dianak, pintaketak…) herrian.
GALDEANO, CARMEN: Xabier Galdeanoren, Egin egunkariaren ordezkariaren, alaba. Xabier GALek 1985eko martxoaren 30ean hil zuen, San Juan de Luzen.
GARRIDO, FERNANDO:Rafael Garrido Gilen semea. Aita Gipuzkoako gobernadore militarra zen;ETAk hil zuen 1986ko urriaren 25ean. Atentatu berean, haren ama,Daniela Velasco, eta anaia txikia, Daniel, hil ziren.
GONZALEZ, MARIBEL:Alberto Soliñoren alarguna. Soliño guardia zibil batek hil zuen 1976koekainaren 12an, Jai Alain ospatzen zen euskal kantuen txapelketabatetik irtetean.
GONZALEZ, SENEN: Manuel Gonzalez Vilorioren, Ispaterreko Udaleko idazkariaren, semea. Gonzalez Vilorio ETAk hil zuen, 1984ko ekainaren 18an.
GURIDI, AMAIA:Santiago Oleaga Elejabarrietaren alarguna. Oleaga El Diario Vascoegunkariko finantza zuzendaria zen, ETAk hil zuen Donostian, 2001ekomaiatzaren 24an.
HERNANDEZ, Mª CARMEN: Jesus Mª Pedrosaren alarguna. Pedrosa PPko zinegotzia zen Durangon, ETAk hil zuen 2000 urteko ekainaren 4an.
ILLARRAMENDI, CARMEN:Jesus Mari Ijurkoren alarguna. Ijurko Herri Batasunako eta AmnistiarenAldeko Batzordearen kide zen, Batallon Vasco Españolek hil zuenErrenterian, 1980ko martxoaren 28an. Atentatu horretan Carmen zaurituegin zen.
LASA, ARANTXA: Josean Lasa Arostegirenarreba. Josean Lasa jarraitu, torturatu eta hil ezin zuten; harengorpuzkiak Alacanten aurkitu zituzten 1985ean, halere, 1995eanidentifikatu zituzten. Guardia Zibileko Rodríguez Galindo, DoradoVillalobos eta Bayo Leal kondenatu zituzten.
LASA, AXUN:Josean Lasa Arostegiren arreba. Josean Lasa jarraitu, torturatu eta hilezin zuten; haren gorpuzkiak Alacanten aurkitu zituzten 1985ean,halere, 1995ean identifikatu zituzten. Guardia Zibileko RodriguezGalindo, Dorado Villalobos eta Bayo Leal kondenatu zituzten.
MERQUELANZ, ANA: Martin Merquelanz Irungo taxilariaren alaba. Aita Batallon Vasco Españolek hil zuen, Oiartzunen, 1978ko maiatzaren 24an.
MOTA, JORGE: Angel Mota Iglesias kartzeletako funtzionarioaren anaia. Angel ETAk hil zuen Donostian, 1990eko martxoaren 13an.
OLANO, JOKIN: Guardia Zibilaren aldetik jasotako torturek zauritu egin zuten, 1983ko uztailaren 30ean.
PAREDES, MIKEL: Juan Paredes Manot "Txiki"ren anaia. "Txiki" erregimen frankistak fusilatu zuen 1975eko irailaren 27an.
PEREZ JAUREGUI, JORGE:Roberto Perez Jaureguiren anaia. Roberto Burgosko prozesuaren aurkakomanifestazioan parte hartzen ari zenean hil zuten, 1970eko abenduaren8an, Eibarren.
REGAÑO, LEONOR: Manuel Jodarren alarguna. Jodar Polizia Nazionaleko lehergailu-teknikaria zen, ETAk hil zuen 1989ko maiatzaren 24an.
SANTAMARIA, SANTOS: Santos Santamaria esquadra mossoaren aita. Semea ETAk hil zuen Rosasen, 2011ko martxoaren 17an.
SARDUY, MILAGROS: Jesus Maria Etxebeste Irungo aduanetako agentearen alarguna. Etxebeste ETAk 1980ko abuztuaren 28an hil zuen Irunen.
SUSAETA, BEATRIZ:Tomas Albaren alarguna. Alba Donostiako Herri Batasunako zinegotziazen, Batallon Vasco Españolek hil zuen Astigarragan, 1979ko irailaren28an.
VERA, MARILO: Jeronimo Vera Guardia Zibileko kidearen alaba. Vera ETAk hil zuen Pasaian, 1974ko urriaren 29an.
ZABALZA, LURDES:Mikel Zabalzaren arreba. Guardia Zibilak Mikel atxilotu ostean, hilikagertu zen Bidasoa zen. Zantzu guztien arabera, torturak jasan osteanhil zen 1985eko azaroaren 26an.Zure interesekoa izan daiteke
Ollo: "Demokraziaren aldeko borrokan ari zen alderdi karlista baten jarraitzaileak zituzten helburu"
Lizarrako Udaleko Memoria Batzordeak ekitaldia egin du 1976an Montejurran izan ziren gertakarien 50. urteurrenaren kariaz, eta bertan izan da Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako kontseilari Ana Ollo.
Gaur amaitu da Ernairen IV. kongresua
Ezker abertzaleko gazte antolakundeak, Ernaik, gaur amaitu du laugarren kongresua, Bergaran. Bi konpromiso berretsi dituzte bertan: gazteriarekiko konpromisoa eta Euskal Herriarekiko konpromisoa. Horren harian, gazteriaren behar eta kezkak politizatu eta askapen prozesuan txertatzeko ardura hartu dute.
Berdintasuna "betebehar demokratikoa" dela defendatu du EAJk emakume jeltzaleen lana omentzeko ekitaldian
Euzko Alderdi Jeltzaleak emakume jeltzaleen lana goraipatzeko ekitaldia egin du 1922an sortutako Emakume Abertzale Batzaren urteurrenean. Bertan azpimarratu duenez, berdintasuna "ez da aukera politikoa, betebehar demokratikoa baizik".
José Luis López de Lacalle kazetaria omendu dute haren hilketaren 26. urteurrenean
Andoaingo PSE-EEk antolatutako ekitaldian, frankismoaren aurkako militante sozialista historikoa omendu dute. Jose Luis Lopez de Lacalle 2000. urtean tirokatu zuen ETAk, etxeko atarian, egunkariak erostetik zetorrenean.
Pradalesek autoritarismoaren gorakadaz ohartarazi, eta Europa "arinago eta kohesionatuago" baten alde egin du
Lehendakariaren esanetan, nazioarteko zuzenbidea eta demokrazia liberalak mehatxupean daude mundu mailako populismoaren eta autoritarismoaren gorakadaren ondorioz. Euskadik Europa federal batean ahots propioa izatea aldarrikatu du.
50 urte Montejurrako gertakarietatik: karlisten arteko talka, italiar neofaxistak eta… Estatuaren konplizitatea?
Karlismoaren barne-gatazka bat ez ezik, Montejurrako hilketen atzean botere postfrankistek bultzatutako konspirazio izan zen, eskuin-muturreko beste elementu batzuekin batera.
Gurutze Gorriak 3.121 pertsona migratzaile artatu zituen Irunen 2025ean, aurreko urtean artatutakoen erdiak
Euskadik "iparraldeko muga" dela aldarrikatu du, eta "ziurtasuna" eskatu du Europako Migrazio eta Asilo Itunaren aurrean.
Maskaren epaiketa amaituta, epaiak argitu beharko ditu zalantzak
Jose Luis Abalosek, Koldo Garciak eta Victor de Aldamak pandemia garaian maskarak erosteko bi kontratu enpresa jakin bati eta akordio "itxi eta pribilegiatu" batekin esleitzeko erakunde kriminala osatu ote zuten argitu beharko du Auzitegi Gorenak. Zalantza hori eta beste batzuk argitzeko eperik ez du izango.
Polemikak gorabehera, Lander Martinezek ez du arriskuan ikusten EAJren eta PSE-EEren arteko koalizio gobernua
Lander Martinez Sumarreko diputatuak antzerkitzat jo du EAJren eta PSE-EEren arteko azken krisia. Horren arabera, jeltzaleek erabaki dute Moncloarekin harremana tenkatzea Eusko Jaurlaritzako edo aldundietako koalizio gobernuak zalantzan jarri beharrean. "Ez dute interesik gehiengo hori galtzeko", gaineratu du.
EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk zibersegurtasunari buruzko akordioa lortu dute, eta aliantzak PP haserrearazi du
Euskal Polizia modernizatzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari, ziberdelituen egungo hazkundeari eta ziberkrimenek etorkizunean ekarriko dituzten erronkei aurre egiteko.