Hipercor atentatua: 25 urte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETArekin ez negoziatzeko konpromisoa berretsi die Gobernuak biktimei

Estatuak biktimen sufrimendua ''berandu'' aitortu duela onartu ondoren, Barne ministroak esan du terrorismoaren bukaeran ''garaileak'' eta ''garaituak'' egon behar direla.
18:00 - 20:00
ETArekin "sekula ez" negoziatzeko konpromisoa berretsi du Fernandez Diazek

ong>Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak ETArekin sekula ez negoziatzeko konpromisoa berretsi die biktimei. Horren hitzetan, behin erakunde armatua polizia bideen bitartez garaitua izan ondoren, ez du negoziaziorako tarterik, eta desegitea du aukera bakarra.

Hipercorren orain 25 urte ETAk egindako atentatuaren urteurrenarekin bat eginez, terrorismoaren biktimei omenaldia egin diete goizean Bartzelonan, eta bertan izan da Barne ministroa.

Arratsaldean, atentatuaren 25. urteurrena gogoratzeko ekitaldi berezia egingo dute, Hipercor ondoan biktimak oroitzeko eraikitako monumentuan. Besteak beste, Patxi Lopez lehendakaria egongo da bertan.

Goizean, Espainian izandako hainbat atentatutan hildako biktimak gogoratu dituzte (denak, ez ETAren atentatuetan hildakoak bakarrik), eta ministroak ''biktima horiek utzitako etika, moral eta duintasun testigantza''azpimarratu du.

Espainiar gizarteak ETAri ez diola ezer zor esan du ministroak. Horren ustez, gainera, terrorismoaren bukaeran ''garaileak'' eta ''garaituak'' egon behar dira. ''ETAren kasuan Zuzenbide Estatua, demokrazia eta askatasuna dira garaileak; eta hiltzaileak eta terroristak, berriz, garaituak'', esan du.

Estatuak biktimen sufrimendua ''berandu'' aitortu duela onartu du Fernandez Diazek (''hobe berandu inoiz ez baino'', esan du), eta omenaldia egiteko aukeratutako egunak Hipercorreko sarraskiarekin bat egitea kasualitatea izan ez dela azpimarratu du.

Atentatua

1987ko ekainaren 19an, ETAk amonalez eta gasolinaz betetako auto bat jarri zuen Bartzelonako Hipercor merkataritza-gunearen aparkalekuan, eta horretaz behin baino gehiagotan ohartarazi arren, 21 pertsona hil ziren, bonba-autoak eztanda eginda.

Atentatu horren bi egile Santiago Arrospide eta Rafael Caride Simon izan ziren, eta 790 urteko espetxe-zigorra ezarri zieten. 2004ko uztailean, Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen zigor hori.

Epaiaren arabera, Santiago Arrospidek agindu zuen Hipercorreko merkataritza-guneari eraso egitea, eta Caride Simonek gauzatu zuen atentatua, ETAren ‘Bartzelona taldea’ren buru zela, ETAko beste bi kideren laguntzarekin.

Beste bi kide horiek Domingo Troitiño eta Josefa Ernaga Esnoz izan ziren. 1989an zigortu zituen Auzitegi Nazionalak, 794 urteko kartzela-zigorra ezarrita, aipatu atentatuan parte hartzeagatik.

ETAko kideen itzulera

Beste herrialde batzuetan errefuxiatu gisa bizi diren ETAko kideen itzulerari buruz ere aritu da Barne ministroa, ekitaldiaren ondoren kazetariei egin dizkien adierazpenetan. Jorge Fernandez Diazek gogoratu du Justiziarekin eta Poliziarekin argitu gabeko edo bete gabeko konturik ez duten ETAko kideak ''askatasun osoz'' itzul daitezkeela. Argitzeke dauden kontuak dituztenek, aldiz, agintarien aurrean erantzun beharko dutela esan du. ''Hemen ez dago inongo puntu eta bukaerarik'', gaineratu du.

Biktimen eta presoen arteko bilerak

Hipercorreko atentatuko biktimetako bat erasoaren egileetako batekin bildu zen joan den astean. Protagonistak Robert Manrique eta Rafael Caride Simon izan dira. Duela urtebete inguru gutuna igorri zion presoak Manriqueri eta joan den ostiralean Zaballako espetxean (Gasteiz) elkartu ziren biak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X