Caride Simonek ez du barkamenik eskatu, baina 'kaltea' onartu du
Robert Manrique (ETAk Hipercorren egin zuen atentatuko biktimetako bat da) Rafael Caride Simon ETAko presoarekin bildu da, Gasteizen, Zaballako espetxean. "Elizaren barkamen kontzeptuan" sinesten ez duelako Caridek "barkamenik" eskatu ez diola azaldu dio Manriqueri, baina egindako "kaltea" onartu dio.
Espainiako Gobernuak biktimen eta ETAko presoen arteko bileren programako ekimenetako bat izan da bilera eta bi orduko iraupena izan du. Espetxeko zuzendariak bitartekari lanak egin ditu.
Manriquek azaldu duenez, Caride ziur dago ETAk ekintza armatuen behin betiko etetea iragarri ostean, atentaturik egingo ez duela eta ETAgandik aldendu nahi duten presoak badirela esan du, baina "beldurragatik" egiten ez dutela azaldu dio.
Gainera, Manriquek esan duenaren arabera, ezker abertzaleak "egindako kaltea onartzeko" beharra jakinarazi dio Caridek; izan ere, "duela gutxira arte indarkeria sustatu du" eta, orain, "erantzukizuna onartu behar du".
Hortaz, Caridek eta Hipercorreko atentatuko biktima horrek ETAko presoen artea dagoen banaketa sustatzeko beharra azpimarratu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri