EAJk EH Bilduk baino legebiltzarkide bat edo bi gehiago lortuko ditu
EAJk irabaziko ditu EAEko hurrengo hauteskundeak 23 edo 24 legebiltzarkide lortuta, gehiengo absolutua ematen duten 38 eserlekuetatik urruti geratuko da, eta Euskal Herria Bildu oso gertu izango du, 22 legebiltzarkiderekin. PSE-EE hirugarren tokian geratuko da 17 legebiltzarkiderekin, eta PPk 12 edo 13 eskuratuko ditu. Ezker Anitzak eta UPyDk Legebiltzarrean dituzten ordezkariak galduko dituzte.
Hori dio behintzat uztailaren 6an argitaratutako Euskobarometroak, Euskal Herriko Unibertsitateak maiatzean egindako 1.200 elkarrizketaren bidez osatutako ikerketa soziologikoak.
EAJ izango da EAEn boto gehien jasoko duen alderdia, 350.000 hain zuzen ere, boto-emaileen % 32ren babesarekin (2009an 399.600 boto jaso zituen, % 38). Hala ere, Bizkaian soilik izango da alderdi bozkatuena. Lurralde horretan botoen % 37,3 eta 10 eserleku lortuko ditu, baina Araban eta Gipuzkoan ez du aurreko hauteskundeetako garaipena errepikatuko: bigarren geratuko da bi kasuetan, botoen % 24,7 eta 7 eserleku Araban eta botoen % 23 eta 6 edo 7 eserleku Gipuzkoan.
Ezker abertzalea Eusko Legebiltzarrera itzuliko da EH Bildu koalizioaren bitartez (ezin izan zuen aurreko hauteskundeetan parte hartu). Gainera, EAJri Legebiltzarrean duen nagusitasuna lehiatzeko moduan itzuliko da. EH Bildu lehenengo indarra izango da Gipuzkoan botoen % 36,6rekin eta 10 eserlekurekin, 6 eserleku eta bigarren postua lortuko du Bizkaian (% 22), eta 6 eserleku Araban (% 20).
PSE-EEk behera, PPk eutsi egiten dio
PSE-EEk atzera egingo du nabarmen eta 210.000 botorekin, % 20ko babesa eta 17 eserleku lortuko ditu, egungo Jaurlaritza errepikatzeko batere aukerarik gabe. Emaitza onenak Araban eta Bizkaian izango ditu, % 20ko babesa eta 6na eserleku lortuta. Gipuzkoan, berriz, 5 eserleku eta botoen % 18 eskuratuko ditu. Hirugarren postuan geratuko da hiru lurraldeetan.
Hala eta guztiz ere, gehiengo absolutua lortu duen alderdirik ez dagoenez, Jaurlaritza berria baldintzatzeko edo kide izateko aukerak izan ditzake.
Aukera berbera izan dezake PPk. Popularrek 150.000 boto inguru jasoko dituzte, % 14 hain zuzen ere. Hori horrela, 2009ko emaitzei eutsiko die, baina agian ez du lortuko 13 legebiltzarkideei eustea, Euskobarometroak 12-13 ematen baitizkio.
Emaitza onena Araban lortuko du, aurreko hauteskundeetan galdutako gehiengoa berreskuratuta. Han, herritarren % 26ren babesa jasota, sei edo zazpi eserleku lortuko ditu, Gipuzkoan 3 (% 11) eta Bizkaian beste hainbeste (% 14).
UPyD, Ezker Batua eta Ezker Anitza, ez
Hurrengo Legebiltzarreko beste aldaketetako bat alderdi 'txikien' desagerpena izango da. Izan ere, UPyD Legebiltzarretik kanpo geratuko da, 25.000 botorekin herritarren % 2ren babesa soilik izango duelako. Gauza bera gertatuko zaie Ezker Batuari eta Ezker Anitzari: bien artean 60.000 boto lortuko lituztekete (% 5), baina zatiketak ordezkaririk gabe utziko ditu.
Gehiengo abertzalea
Hurrengo hauteskundeetatik aterako den Legebiltzarrak gehiengo abertzale nabarmena izango du: EAJk eta Bilduk 45 edo 46 eserleku izango dituzte; PSE-EE eta PP, berriz, 30era iritsiko dira larri larri. Ezkertiarrei eta eskuindarrei dagokienez, ezkertiarrek irabaziko dute, baina alde txikiarekin (hiru legebiltzarkide).
Parte-hartzea
Euskobarometroaren arabera, hauteskundeetako parte-hartzea duela hiru urteko hauteskundeetan izandakoaren antzekoa izango da, % 65 ingurukoa. Inkesta erantzun dutenen % 74k badaki nori emango dion botoa, baina % 26k oraindik ez dakite bozkatzera joango ote diren, eta joatekotan nori emango ote dioten.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek humanismoa aldarrikatu du ziurgabetasunaren aurrean Euskadiren "euskarri sendoena" bezala
Lehendakariak Jose Maria Arizmendiarrieta, euskal kooperatiben mugimenduaren sortzailea, eta Jose Antonio Agirre lehendakaria aipatu ditu humanismoaren erreferente gisa, eta kontzeptu hori eguneratzea beharrezkotzat jo du.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.
Espainiako Gobernuak uste du posible dela 500 neska Penintsulara eramatea "aste gutxi barru"
Gazteria eta Haurtzaro arloak adierazi du astebete daramala gai honetan lanean Ceutako agintariekin, eta proposamen zehatz bat egingo duela.
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.