Zentsura mozioaren ostean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iñaki Errazkin da Gipuzkoako Ingurugiro diputatu berria

Gaur kendu dute Alduntzin kargutik, eta Azpeitiko alkate ohiak hartu du horren lekua.
18:00 - 20:00
Iñaki Errazkin da Gipuzkoako Ingurugiro diputatu berria

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak kargutik kendu behar izan du gaur Juan Karlos Alduntzin Ingurugiro diputatua, Batzar Nagusietako oposizioak diputatuaren kontrako zentsura mozioa aurrera atera ostean, eta Iñaki Errazkin Azpeitiko alkate ohia jarri du bere tokian.

Garitanok Donostian emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, azken orduan hartutako erabakia izan da Errazkinena, izan ere, hasiera batean Haritz Salaberria izango zela baieztatu zuten.

Azkenean, "alde onak eta txarrak" eta Errazkinek Hondakinen Partzuergoan eta mankomunitateetan izan duen esperientzia aztertu direla eta kargua Errazkini ematea erabaki dela iragarri du ahaldun nagusiak.

Garitanok gogor kritikatu du Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren inguruan azkenaldian sortu den polemika "gehiegizkoa" eta "interesatua" izan dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X