Milagros Tolonek hartuko du Hezkuntza ministerioa eta Elma Saiz izango da Espainiako Gobernuaren bozeramaile berria
Aldaketak Espainiako Gobernuaren birmoldaketaren barruan sartu ditu Sanchezek, eta legegintzaldiaren azken zatian indarra hartzea dute helburu.
Milagros Tolon izango da Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol ministro berria, eta Elma Saizek hartuko du Espainiako Gobernuaren bozeramailetza, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez.
Espainiako presidenteak aldaketa horien berri eman du Moncloa Jauregian egindako adierazpen instituzional batean, Alegria Aragoiko presidentegai izateko hautagai sozialista izango baita.
Sanchezek joan den astean aurreratu zuen emakume bat izango zela Gobernuaren bozeramaile berria, baina ez zuen datu gehiago zehaztu, ezta Exekutiboko kide zen edo Kabinetean berriro sartuko zen ere, eta, Alegriak bezala, kargu hori Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol ministroarekin bateragarri egingo ote zuen.
Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, Exekutiboak "biziberrituta" egingo dio aurre legegintzaldiaren bigarren erdiari, Milagros Tolon Hezkuntza ministro eta Elma Saiz bozeramaile izendatu ostean.
Moncloatik egindako adierazpen instituzionalean, Sanchezek azpimarratu du Espainiako Gobernua prest dagoela bere ekimenak aurrera ateratzeko "borrokatzeko", "elkarrizketarako borondatearekin" eta "umiltasunez" egiteko.
"Eta, zergatik ez esan, ziur nago zeregin horiek gauzatzeko profil onenak ditugula", azpimarratu du presidenteak.
Elma Saiz Zuzenbidean lizentziatua da, eta Aholkularitza Fiskaleko masterra du Nafarroako Unibertsitatean. Saizek (Iruñea, 1975) hainbat kargu bete zituen Nafarroan, Sanchezek ministro izendatu aurretik, 2023ko azaroan, legegintzaldi honen hasieran.
Ekonomia eta Ogasun kontseilari eta Maria Chiviteren Nafarroako Gobernuko bozeramaile izan zen 2019tik 2023ra, eta, aurretik, Nafarroako Gobernuko Berdintasunerako eta Familiarako Institutuko zuzendari. 2008 eta 2012 artean Gobernuaren ordezkaria izan zen Nafarroan. 2003tik foru parlamentaria zen.
Gainera, Iruñeko alkategai sozialista izan zen 2023ko maiatzeko hauteskundeetan, eta hirugarren indar politiko geratu zen. Hala ere, gutxiengoen aldeko indarrekin alkate izateko hautagai agertu zen, eta baztertu egin zuen EH Bilduri bere botoak ematea.
Erreakzioak
Alderdi Popularraren esanetan, izendapen berriak "ustelkeriaren itzalak edo PSOEren inguruko eskandaluek zikinduta daude".
Popularrentzat, izendapen horiekin, Sanchezek "aukera galdu du" Extremadurako emaitza "behar bezala interpretatzeko" eta "ustelkeriaren itzalak edo PSOEren inguruko eskandaluek zikindu ez duten profil berrien alde" egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.