Chivitek gobernatzen jarraituko duela esan du, "batzuek Gobernua ezegonkortu dadin saiatzen jarraituko duten arren"
Eguberriak zoriontzeko asmoz astelehen honetan Nafarroako Jauregian egindako ekitaldi batean, presidenteak adierazi du bere gobernuak onartutako aurrekontuekin eta "zergadunen % 70ri inguru lagunduko dioten neurri fiskalekin" amaitzen duela urtea.
Maria Chivite Nafarroako presidenteak gobernatzen jarraitzeko asmoa agertu du astelehen honetan, nahiz eta "batzuek Gobernua hankaz gora jartzen saiatuko diren, ezegonkortzen, irainak esaten, nire ospea zikindu nahian".
Eguberriak zoriontzeko astelehen honetan Nafarroako Jauregian egindako ekitaldi batean, presidenteak adierazi du bere gobernuak onartutako aurrekontuekin eta "zergadunen % 70ri inguru lagunduko dioten neurri fiskalekin" amaitzen duela urtea.
Haren iritziz, "gauza asko adierazten ditu horrek: egonkortasuna, konfiantza, ziurtasuna, eta, batez ere, elkarrizketek eta akordioek funtzionatu egiten dutela Nafarroako herritar guztiei egonkortasuna emateko".
Testuinguru horretan, "Gobernu hau sendo" dagoela nabarmendu du Chivitek, eta "garai politikoak zailak edo konplexuak" direnean Nafarroako "herritar guztien ongizatea eta interes orokorra lehenestea" helburu dutela ziurtatu du.
"Interes partikular batzuk politikaz aprobetxatzen dira, pertsonen fede onaz baliatzen dira eta kalte egiten diote Erkidego honen ospeari. Baina ez dugu onartuko pertsona jakin horiek proiektu politiko jakin bat, proiektu kolektibo bat, aurrerapen-proiektu instituzional bat ezegonkortzea edo auzitan jartzea, Nafarroa enplegu, industria zein bizi-kalitate mailan datu onenetara eramaten ari gara eta", gaineratu du Chivitek.
"Gobernu honek erronka handiei egin behar die aurre. Eta bi erronka zailenak etxebizitzarako sarbidea eta zerbitzu publikoak hobetzea dira. Baina ez horiek bakarrik. Migrazio-bizikidetzaren erronka dugu, eta gure erkidegoan bizikidetza plurala, askotarikoa eta errespetuzkoa bermatzea", esan du. Nafarroako Gobernuko presidenteak ohartarazi duenez, "erronkei aurre egiten jarraituko diegu, herritarrekin dugun konpromisoarekin".
Chivitek adierazi duenez, "polarizazioaren aurrean, Gobernu honek politika ona, forma onak eta errespetua defendatzen jarraituko du". Era berean, "desinformazioari aurre egiteko, gure demokraziaren mehatxu handi gisa", denok batuta egoteko eskatu du. "Guztiok dugu lan handia aurretik, gure demokrazia suntsitu nahi dutenek lor ez dezaten", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.